Eurodesk

Eurodesk gazteriaren arloko informazio zerbitzua eskaintzen duen Europako sare bat da, gazteei eta, orobat, gazteriaren arloan lan egiten duten eta prestakuntzari, hezkuntzari, boluntariotzari, ikasketa bekei, aisialdiari eta abarri buruzko Europar Batasuneko programak ezagutu eta horietan parte hartu nahi duten guztiei zuzendua. Gainera, Eurodesk sareak Gazteriaren Europako Atariko edukiak kudeatzen eta eguneratzen ditu.

Eurodesk gazteentzat

Europako Batzordeak gazteentzat sustatzen dituen ekintzak Gazteak Martxan programaren barnean antolatzen dira. Hezkuntza ez-formaleko programa da, Europa mailako proiektu bat aurrera eraman nahi duten gazteei zuzendua.

Hainbat programa interesgarri aurki daitezke, hala nola boluntariotza proiektuak, gazte trukeak, demokrazia parte-hartzaileko proiektuak non hainbat herrialdetako gazteek esparru horretako tokiko proiektu baten inguruan lan egiten duten, eta abar. Programak 13 eta 30 urte bitartekoentzat dira, gutxi gorabehera.

Eurodeskek informazioa ematen ahal die proiektu horietako batean parte hartu nahi dutenei, bakoitzaren adinaren eta zaletasunen arabera egokiena hauta dezaten.

Eurodesk gazteekin lan egiten duten entitateentzat

Eurodesken webgunean, egunero argitaratzen dira prestakuntzarako eta gazteriaren arloko Europako programen esparruan dirulaguntzak eskatzeko deialdi guztiak. Deialdi bat argitaratzen den orotan jakinaren gainean izateko, RSS zerbitzura harpidetzeko aukera dago.

Europako Gazteriaren Ataria

Europako Gazteriaren Ataria Europako Batzordeak Eurodeskeko erakunde nazionalen europar sarearekin lankidetzan garatutako plataforma da. Europako gazteentzat eta gazteriaren arloko profesionalentzat Europa mailan eta europar estatuetan dauden aukerak eskaintzen ditu eta informazioa ematen du. Europako Gazteriaren Ataria erabiltzera animatzen zaitugu, erraz aurki ditzazun boluntariotzari, lanari, ikaskuntzari, parte-hartzeari, kulturari eta sormenari, gizarte inklusioari, bidaiatzeari eta abarri buruz behar dituzun baliabide eta argibide guztiak.

Informazio materialak deskargatzeko

Eurodeski buruzko informazio triptikoa

Eurodeski buruzko informazio orria

Argibide gehiago:

Helbide elektronikoa: institutonavarro@eurodesk.eu  

Esteka interesgarriak:

http://www.eurodesk.es

http://www.eurodesk.eu

Europako Gazteriaren Ataria



Eurodesk Eurodesk