Zer da Europako Elkartasun Kidegoa?
Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren ekimen berri bat da, eta bere helburua da aukerak sortzea gazteek boluntario gisa parte har dezaten -euren herrian edo atzerrian- Europa osoko komunitate eta herritarrentzako onuragarriak izan daitezkeen proiektuetan.
Baldintza bakarra izanen da 18 eta 30 urte bitartean izatea. 17 urtetik aurrera eman dezakezu izena, baina jarduera abiatzean 18 urte beteak izan beharko dituzu.
Europako Elkartasun Kidegoko proiektuek bi hilabete eta urtebete arteko iraupena izanen dute. Europar Batasuneko kide diren Estatuetan eginen dira, oro har.
Europako Elkartasun Kidegoaren helburuak?
Europako Elkartasun Kidegoaren helburua da gazteek Europako herritar gisa parte hartzea gizarte integratzaileagoa elkarrekin eraikitzen, pertsona zaurgarriei lagunduz eta gizarte erronkei erantzunez. Esperientzia kitzikagarri eta aberasgarrien bidezko heziketa eskaintzen du gazteek laguntzeko, ikasteko eta hazteko gogoa izan dezaten.
EEKn sartzeak dituen abantailak
Europako Elkartasun Kidegoak aurrerago lana eskuratzen lagun diezazukeen jarduera bizi batean parte hartzeko aukera eskaintzen ahal dizu. Proiektu batean parte hartu ondoren zure ikaskuntzaren “Youthpass” ziurtagiria lortuko duzu, Europa osorako balio duena.
Zure etorkizuneko lanbide-aukeretarako baliagarria izateaz gain, herritartasun europarraren konpromisoan parte hartzen lagunduko dizuten hainbat bizipen emango dizkizu Europako Elkartasun Kidegoan parte hartzeak.
Boluntario izatea hautatzen baduzu ez dizute ordainduko, baina bidaia, ostatatzea, mantenua eta jarduerak iraun bitarteko aseguruaren estaldura finantzatuko dizkizute. Lekura iristen zarenean hasierako prestakuntza jasoko duzu.
Enplegu baterako kontratatutako parte hartzaileek beti izanen dute lan-kontratu ofiziala eta tokiko lege, arau eta hitzarmenekin bat datorren lansaria. Herrialde batzuetan nazioko arauekin bat datorren lan-kontratua eskaintzen diete praktikak edo prestakuntza jarduerak egiten dituzten parte hartzaileei.
4 ekintza mota daude:
Zer egin behar duzu parte hartzeko?
Entitate moduan... Zer dakar boluntario gazte bat hartzeak?
Boluntariotza esperientzia berritzailea da entitatearentzat; nazioarteko dimentsioa duen ideia berrien truke bat. Giza balioak eta elkartasun balioak sustatzeko tresnak hobetu edo berriak sortzen lagun dezake. Gazteei aukera eskaintzen die gizarte integratzaileagoa eraikitzeko, pertsona zaurgarriei lagunduz eta gizarte-erronkei erantzunez.
EBko kide den edozein Estatutako antolakunde publiko edo pribatu orok parte hartu eta bidal dezake eskaera. Finantziazioari dagokionez, bidaia-gastuak, antolaketarako laguntza, boluntarioentzako esku-dirua, laguntza linguistikoa, gizarteratzeko laguntza, aseguruak, gastu bereziak... programak diruz lagunduko ditu.
Boluntariotzako jardueretan parte hartu eta funtzio horiek bete ahal izateko:
Antolakundeek Parte-hartzailearen Identifikazio Kodea (PIK) eskuratu behar dute, eta horrela dirulaguntza-eskaera aurkeztu ahal izanen dute.
Europako Elkartasun Kidegoko programaren gida. https://ec.europa.eu/youth/sites/youth/files/library/documents/2018-european-solidarity-corps-guide.pdf
Interesik bai?
Erronkak gustuko badituzu eta beste pertsona batzuei laguntzeko prest bazaude, batu Europako Elkartasun Kidegora!
Informazio gehiago, hemen:
Gazte Mugikortasunerako Bulegoa
Telefonoa: 848 42 78 77
Posta elektronikoa: roteizau@navarra.es