Gazte albistegia

Gazte albistegia Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) hileroko berri buletina da, nafar gazteentzako interesa duten albisteak biltzen dituena.

Buletinean harpidetuz gero, hilero jasoko duzu:

  • Gazteriarekin lotutako albisteak: bekak, enplegua, ikastaroak, jarduerak, sariak...
  • Espainiako Gazteriaren Institutuko berriak (Injuve).
  • Eurodesk sareko albisteak, Europako gazte informazioari buruzkoak: hezkuntza, bekak eta nazioarteko egonaldiak, mugikortasuna, boluntariotza, gazte-trukeak...
  • Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuetako nobedadeak: Osasuna, Enplegua, Kultura...

Albistegian izena eman eta ez galdu azkeneko berriak!