Gazte Artearen Topaketak

AURKEZTU ZURE PROPOSAMENA TELEMATIKOKI  MAIATZAREN 25EKO 23:59AK ARTE
 
EZ DIRA KONTUTAN HARTUKO POSTA ELEKTRONIKO BIDEZ BIDALITAKO PROPOSAMENAK

Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Institutuaren bidez, urtero Arte Gaztearen Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua.

Artista gazteen topaketa da “Arte Gaztearen Topaketak” programa, eta haien obren sormena eta ekoizpena bistaratzen laguntzen du.

Modalitate guztietan tailerrak, tutorizazioak eta obrak erakusteko beste mekanismo batzuk izaten dira, eta oinarritzat hartzen da bitartekaritzaren eta ekoizpen artistikoaren prozesuaren, sareko lanaren, arte ikerketaren, prestakuntzaren eta tutorizazioaren arteko lotura. Horretarako tokiak Uharte Zentroa eta proposamenen beharren eta berariazkotasunen arabera zehaztu beharreko beste arte espazio batzuk izaten dira.