Getadarko gazte-aterpetxea

Harremanetan jarri

T. 692 196 112  / 848 42 88 25
info@guetadar.com

Kokapena

Sabaiza finka. Nafarroako Baso Ondarea.
31491 Ezprogui

EZ DAGO ERABILGARRI ALDI BATERAKO

Ezaugarriak

Getadarko Gazte Aterpea 60 km2-ko baso-masako esparru batean dago, eta bertan nagusi dira hainbat espezietako pinua, haritza, artea, elorria, ezpela, etab. Baso-pistak ugariak dira, finkaren puntu guztietara iristeko eta aukera ematen dute oinez edo mendiko bizikletaz ibiltzeko.

Aterpeak 61 plaza ditu, 5 logelatan banatuta: lehenengo solairuan, hamazazpi plazako logela bat eta lau plazako beste bat, eta bigarren solairuan, hamasei plazako bat, hamazazpi plazako bat eta zazpi plazako bat. Jangela zabala du, sukaldea erabat hornituta, despentsa eta bilera-gela bat eraikin bereizi batean. 
Urte osoan funtzionatzen du eta energia berriztagarriekin (fotovoltaikoa eta eolikoa) hornitzen da.

Sarbidea

N121 Iruña-Zaragoza (Barasoain-Garinoain saihesbidea), Leotzerako norabidea.
N240 Iruña-Huesca (Oibar-Zare saihesbidea), Morioneserako norabidea.

Erabiltzaileak

Gazte elkarteak edo -entitateak eta, oro har, taldeak. 

Araudia

  • Erreserbak gutxienez hiru eguneko aurrerapenarekin formalizatu beharko dira taldeari arreta bermatu ahal izateko.
  • Instalazioa egun bakar baterako erreserbatu duten elkarteek gehienez ere 24 orduz baliatzen ahalko dute.
  • Aterpetxeko egonaldian, ostatatutako taldearen ardura da eraikina eta erabiltzen diren lekuak garbitzea. Sukaldea, dutxak, konketak eta komun-ontziak kontu handiz garbitu behar dira, inolako kutsadurarik ez gertatzeko.
  • Energia elektrikoa sorgailu, aire-sorgailu eta eguzki-plaken bidez sortzen da aterpetxean. Horregatik, hornidura ziurtatzeko, debekatuta dago aparatu elektrikoak ekartzea, hala nola ile-lehorgailuak, irratiak, bizarra mozteko makinak, etab. 
  • Aterpea dagoen lekua dela eta, debekatuta dago instalazioaren kanpoaldean sua egitea.
  • Futbolean, boleibolean eta abarretan jolasteko gune bat dago. Ezin da etxeko lorategi-gunean bizikletekin sartu, ezta baloian edo pilotan jolastu ere.
  • Barrutiaren kanpoko atea itxita egonen da erabiltzaile-taldea instalazioa erabiltzen ari den bitartean, baimenik ez duten pertsonak sar ez daitezen.
  • Instalazioa zaindu beharko da. Gaizki erabiltzeagatik sortzen diren kalteak taldeak ordainduko ditu, eta horrek etorkizunean aterpetxea erabiltzeko eskaerari ukoa ematea ekar dezake.
  • Aterpea ez da objektuen edo diruaren galeraren edo lapurretaren erantzule.

Prezioak

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezioak onartu zituen 2022ko maiatzaren 17ko Erabakian.
ODOS, S.L.k, aterpearen kudeaketaren esleipendunak, deskontu hauek eskaintzen ditu:

  • Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak ezarritako gehieneko prezioaren gaineko deskontua, gazte txartela duten erabiltzaileen taldeek ostatu hartzeko: %12.
  • Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak ezarritako gehieneko prezioaren gaineko deskontua, gazte elkarteetako taldeek ostatu hartzeko: %12 
  • Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak ezarritako gehieneko prezioaren gaineko deskontua, Gazteentzako Aterpetxeen Espainiako Sareak (REAJ) emandako aterpekide-txartela duten erabiltzaileen taldeek ostatu hartzeko: %12.