Gazte kanpaldiak (14-17 urte)

Jarduera ludiko-hezitzaileak Nafarroako 14-17 urteko gazteentzat. Helburua da dibertsiorako eta bizikidetzarako espazio bat eskaintzea gazteei, ongi pasa dezaten eta, aldi berean, autonomia pertsonala gara dezaten.

Jarduera bakoitzaren informazio-fitxan Nafarroako gazteentzako partaidetza-kuotak zehazten dira.

Inskripzio-prezioan sartzen dira ostatua, mantenua (mantenu osoko erregimenean) eta jarduera osagarriak. Ez da barne hartuko destinoko tokira iristeko bidaia.

Ostatuak kasuan kasuko erakundeek zehaztutako lekuetan eginen dira.

INSKRIPZIOAK 

Maiatzaren 2ko 10:00etatik aurrera - Onarpena inskripzio-hurrenkeraren arabera egingo da

Plataforma informatikoan erantsi beharreko dokumentazioa:
  • NANaren aurrealdea eta atzealdea fitxategi berean.
  • Osasun txartela.
  • Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena. (deskargatu hemen)
  • Ordainagiria: INSKRIPZIOA EGIN ETA 24 ORDUKO EPEAN ERANTSI PLATAFORMAN, KUOTA-MURRIZKETAREN EGIAZTAGIRIAREKIN BATERA (FITXATEGI BAKARREAN)
Tarifa arrunta: 200 €
Tarifa murriztua: 160 € - Gazte-txartelaren edo familia ugariaren txartelaren erabiltzailea
 
Izena ematean, mezu bat jasoko duzu 200 euroren ordainketa egiteko. Prezioa hori agertu arren, gazte-txartela edo familia ugariaren txartela baduzu, deskontua izan dezakezu eta 160 € ordaindu.

 

Plaza libreak (soilik Nafarroako gazteentzat edo Nafarroan bizi direnentzat)

 

LEKUA / GAIA DATAK ADINA PLAZAK HIZKUNTZA INSKRIPZIOA

ZUHATZA UHARTEA (ARABA)
Uretako jarduerak
EZ DAGO PLAZARIK

2023/08/01 - 2023/08/11

14-17

12

Gaztelania

Inskripzioa

ZARAUTZ
Surfa
EZ DAGO PLAZARIK

2023/08/01 - 2023/08/07

14-17

18

Euskara

Inskripzioa

DONEZTEBE
Natura eta multiabentura

EZ DAGO PLAZARIK

2023/07/01 - 2023/07/10 14-15 6 Euskara

Inskripzioa

           

Ordaintzeko modua:

Zure plaza berresteko, ordainagiria erantsi beharko duzu, gehienez ere 24 orduko epean, izena ematen duzunetik. Hala egin ezean, automatikoki liberatuko da.

 

HARREMANETARAKO:

Helbide elektronikoa: camposdetrabajo@navarra.es

Telefonoa: 848 42 39 00