2025eko Gazte Sariak
Irabazleak ditugu dagoeneko! Zorionak!
Kontsultatu zinemarako sarreren eta zirkuitu termalaren zozketaren emaitzak hemen
.png)
.png)

.png)
Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2025eko Gazteriaren Sarien 28. edizioa jarri du abian. Sari hauen helburua gazteen bizitza hobetzen duten ibilbide, proiektu eta espazioak aitortzea da.
Aurten kategoria berria izango da: “JOVresaliente Gunea / GazteON Gunea” saria, Nafarroan kokatutako eta gazteentzako dinamizazio, parte-hartze, inklusio edo laguntza arloetan erreferente diren espazioei eskainia.
Hautagaitzak aurkez ditzakete gazteek, elkarteek, erakundeek, talde informalek edo Nafarroan helbidea duten edozein pertsonek edo entitatek. Autohautagaitzak ere onartzen dira. Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 11tik 30era izango da.
Edizio honetako modalitateak hauek dira:
Irabazleek diploma bat jasoko dute, eta lehen hiru modalitateetako sarituek, gainera, 2.500 euroko sari ekonomikoa. “GazteON Gunea” sariak ohorezko aitortza izango du.
Parte hartu eta ikusarazi gazteriaren errealitatea hobetzen dutenen lana!