Gazteria eta Agenda 2030 Jardunaldiak

2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin, Nazio Batuek konpromisoa hartu zuten hazkunde ekonomiko iraunkorra eta integratzailea, gizarteratzea eta ingurumenaren babesa zaintzeko, eta guzti hau bake- eta lankidetza-esparru batean egiteko.

Gazteriaren eta Garapen Jasangarriaren I. Jardunaldiekin, Nafarroako Gazteriaren Institutuak harremanetan jarri nahi ditu Nafarroako III. Gazte Plana eta Nazio Batuen 2030 Agenda. Helburua bi proiektuak modu proaktibo, inklusibo eta solidarioan lotzen lagunduko duten tresnak eta esperientziak eskaintzea da, gazte-politikek gizartean benetako eragin iraunkorra izan dezaten.

Jardunaldiak datorren abenduak 11an ospatuko dira. Hauen programazioa hemen ikus dezakezu.

JARDUNALDIA

09:30 - 09:35: Ongi etorria Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eskutik.

09:35 - 10:00: Irekiera instituzionala.

Ione Belarra Urteaga (Agenda 2030rako Estatuko idazkaria) eta Javier Remírez Apesteguía (lehen lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko departamentuko kontseilaria).

10:10 - 11:00: 2030 Agenda- eta 17ODSen erreferentzia-esparruen eta etorkizuneko estrategia eta III Gazteria Planaren aurkezpena.

Xavier Longan (NBEren ODSen Ekintza Kanpaineko aliantzen arduraduna) eta Josu Laguardia Hontañón, (Zeharkako Ekintzen eta Gazte Behatokiaren saileko nagusia).

11:15 - 12:00: Emantzipazio Adatzari buruzko elkarrizketa.

Moderatzailea: Andrés Carbonero Martínez (Gizarte Babesa eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia). Hizlariak: María José Cortés Itarte (Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria), Miguel Pérez Arbiol (Ilundain Haritz Berri fundazioko Lan-orientazioko Zerbitzuaren zuzendaria) eta Javier Etayo Lezaun (Etxebizitza Zerbitzuko Zuzendaria).

12:15 - 13:00: Auzolan Ardatzari buruzko elkarrizketa.

Moderatzailea: Andrés Carbonero Martínez (Gizarte Babesa eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia). Hizlariak: Maite Ziganda San Martín (SEI elkarteko zuzendaria), Ana Elizalde Sanabria (Gizarte-berrikuntzako ekosistemetako eta Programa Komunalaren koordinatzailea) eta Salomé Hernando Chicote (Baso Plangintzaren eta Ingurumen Hezkuntzaren saileko nagusia).

13:00 - 13:30: Itxiera.

María Teresa Pérez Díaz (Injuve-ko zuzendari nagusia) eta Carlos Amatriain Busto (Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea).

TAILERRAK

17:30 - 18:00: Ongi etorria, irekiera eta goizeko jardunaldiaren laburpena.

Paloma Orte de la Peña (jardunaldiko koordinatzailea eta "17actions"ko aholkularia).

18:00 - 19:45: Tailerren aurkezpena:"III. Gazteria Planerako ODS ekintzak entrenatzen" eta metodologiaren aurkezpena. Ideien bateratzea.

19: 45 - 20:00: Tailerren itxiera eta agurra.

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.