Gazteriaren Arloko Plangintza Estrategikoa

Gazteriaren III. Foru Planak Nafarroako Gazteriaren Institutuak sail, erakunde, elkarte eta gazteek, Nafarroako gazteen gaur egungo gizarte-errealitate konplexuari erantzuteko ekintzen programa prestatzen egindako ahalegin kolektiboa biltzen du eta 2021eko martxoaren 23an onetsi zuen Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Sailarteko Batzordeak. Honako irudi honetan klik eginez kontsulta dezakezu:

 

 2021 Ebaluazioa

 2022ko ekintzen aurreikuspena

 2022 Ebaluazioa

 2023ko ekintzen aurreikuspena

Gazteriaren III. Foru Planaren garapena

Gazteriaren Plana Nafarroako Gobernuak gazteen onerako zuzentzen dituen baliabide ekonomiko, sozial, politiko eta material guztien plangintza da. Gobernuak bere Departamentuen bitartez lan egingo du planaren helburuak lortzeko.

Nafarroako Gazteriaren Institututik Nafarroako Gazteriaren III Plana (2021/2023) osatzeko elkarrizketa egituratuak zabaldu ziren 2020ko udan. Galdeketa labur batekin nafar gazteriaren parte hartzea bultzatu egin zen.

Gazteriaren beharrak zehazteko, prozesu parte-hartzaile bat martxan jarri zen. Prozesu honetan, inkesta, lantegia eta eskualdeko foroen bitartez gazte guztiek haien iritzi eta beharrak Gobernuari helarazi zizkioten. NGItik III Gazteria Planaren inguruko parte hartze prozesu bat ireki zen, planean hala eskatzen zuten gazteek, entitateek eta erakundeek parte har zezaten. Horregatik, NGItik metodologia malgu bat proposatu zen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko protokoloei eta osasun gomendioei egokitua. 

Kontsulta ezazu elkarrizketa egituratuko prozesuaren ebazpena III. Nafarroako Gazteria Planaren garapenerako.

III. Gazteria Planaren parte hartze prozesua ezagutu ezazu: