Gazteriaren Foru-estrategia 2020-2023

Nafarroako Gobernuak 2020tik 2023ra bitarteko Gazteen Foru Estrategia onartu du, eta hori da Gazteen III. Planaren edukiak, programak eta jarduerak garatzeko abiapuntua. Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) plan hori gazteen arloko eragileekin lankidetzanálanduko du.

Gaur egun, oraindik COVID-19aren pandemiak etorkizunean zein eragin izango dituen ziur ez dakigula, gazteriak, oraina eta etorkizuna den aldetik, egoera horrek ekarriko dituen ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko zailtasun gehien sufrituko dituen gizataldea izango dela aurreikustera ausartzen gara. Bestalde, honakoa gazteek dituzten arazoak kroniko bihurtzen dituen koiuntura bat da. Izan ere, azken urteetan etorritako krisiek gure erkidegoko belaunaldi gazteen errealitatea sakonki markatu izan dute.

Bizi dugun osasun-krisiak eta egiturazko aldaketa sakonek botere publikoei erronka eta aukera berriei aurre egitera behartzen ditu. Aldakuntza prozesu honek argi eta garbi gazteriari eragiten dio. Nafarroa Suspertu 2020-2023 planak, helburu zehatz batzuk lortzeaz gain, oraineko ereduak dakarren gizarte arazo eta nekeari erantzun nahi dizkie, gizarte- eta ekonomia-eredu berri baterantz aurrera egiteko. Bere neurrien artean da gazteriaren arloko plangintza estrategiko berri bat ezartzea.

Oraineko errealitateak gizarte egoera berri bat eratu du, zeharka jorratu behar diren, baita partaidetza eta koordinazioa eskatzen duten gazteriarentzako behar berri batzuekin batera. Honako dokumentua Nafarroako Gobernuak aurrean duen zeregin garrantzitsu honetarako abiapuntua da eta Nafarroako Gazteriaren III Planaren sortze eta garatzearekin amaituko da.á

Kontsulta ezazuáhemen Nafarroako Gazteriaren III Planaren inguruko informazio guztia.



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.