Gazteriaren Foru Transpirenaikoa

Izena emateko inprimakia:

Entzun ezazu Irati Irratian arigitaratutako foruari buruzko elkarrizketa. Josu Laguardiak, Nafarroako Gazteriaren Institutuko kideak, foruaren helburua eta funtzionamendua azaltzen du.

Nafarroako Gazteriaren Institutua Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartzeko gazteen bila dabil. Bertan Pirinioen Lan Komunitatearen parte diren lurralde guztiak ordezkatuak izango dira. Komunitateak Catalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi Espainiaren partetik, Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie Franziatik, baita Andorra ere, egongo dira ordezkaturik.

 

Nafarroako Foru Erkidegoan bizi bazara, 18 eta 30 bitarteko urteak badituzu eta ekimen interesgarriak saretu nahi ba dituzu, zure bila gabil!

Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren parte hartzaileek beraien lurraldeetako errealitateari buruzko beharrei eta gabeziei buruz eztabaidatuko dute, baita hauek hornizteko neurriak aurkeztu ere. Gero, ondorio zehatz batzuetan lan egingo dute eta lurralde guztietako ordezkariekin ospatuko den batzar batean saretuko dituzte.

Lan bilerak telematikoak izango dira eta 2021eko maiatzan 2 edo 3 eguneko bilera bat izango da parte-hartzaile guztiekin. Nafarroako Gazteriaren Institutuak bidaien, ostatuen eta mantentu gastu guztiak bere gain hartuko ditu.

 

Gazteentzako kontsulta publikoa. Zeintzuk dira Pirinioetako gazteen kezkak?

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin elkarlanean, Pirinioetako gazte guztiei zuzenduriko inkesta bat plazaratu du. Galdetegia 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta erantzuten duten pertsonen profilari buruzko informazioa biltzea du helburu: zertan aritzen diren, non bizi diren, baina, batez ere, Pirinioetako gazteak zerk kezkatzen dituen jakiteko. Inkesta Pirinioetako Lan Elkarteko bost hizkuntzetan eskuragarri dago eta Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartzen duten gazteek aukeratutako gaiak jorratzen ditu. Helburua herritar gazteen kezkak ezagutzea da, ondoren Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren lehen topaketan kezka horietan sakondu ahal izateko. Topaketa 2021eko udaberrian egingo da, Erasmus+ programak finantzatutako Pyrenean Youth proiektuaren barnean. Inkesta hemen erantzun daiteke 2021eko otsailaren 19ra arte.

 

https://forms.gle/kzo7SMY6ua7FuAhZ8

 

Proiektuari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren posta elektronikoari mezu bat bidali diezaiokezu, juventud@navarra.es, edota 848 423900 telefonora deitu (8:30tik 14:30tara astelehenetik ostiralera -jaiegunetan ez-).
 



Bilatzailea