Gorputza-Erroa: Naturako emakumeentzako topaketak

GORPUTZ-ERROA

Gorputz-Erroa asteburuko erretiro bat da, ongizate integrala, ahalduntzea, komunitatea eta naturarekiko lotura sustatzeko diseinatua. Prestakuntza-tailerrak, elkarrizketa-zirkuluak, sormen-jarduerak eta talde-kohesiorako espazioak uztartzen ditu. Goizetan, autozainketari, emakumeen osasun ziklikoari, nortasunari eta gorputzaren autoezagutzari buruzko tailerrak emango dira. Arratsaldeetan, sormen-tailerrak egingo dira tokiko ekintzaileekin; adibidez, zeramikazko belarritakoak eta kandelak egiten ikasiko da. Gainera, programak kultur jarduerak biltzen ditu, hala nola Eslavako Santa Criz aztarnategi erromatarra bisitatzea, eta landa-ingurunea nahiz hurbileko ekintzailetza balioesten duten tokiko proiektu eta kooperatibekin topaketak egitea. Erretiroa Nafarroako 18 eta 30 urte bitarteko emakume gazteei zuzenduta dago. Irailean izango da, Donezteben.