I GJNE Sariak

Aisialdi hezigarria sustatzeko eta aisialdi eskoletan ari diren ikasleek ikasturte amaierako memorietan aurkezten dituzten proiektuak zabaltzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak aisialdiko hezkuntza proiektu onenari “GJNE” saria emateko I. edizioaren deialdia egin du.

Nafarroan bizi diren 14 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartzen ahalko dute. Parte hartzeko Europako Gazte Txartelaren titular izan beharko dute eta aisialdiko begirale edo zuzendari titulua izan beharko dute, 2020ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean lortua, Nafarroako Gobernuak ofizialki onartutako aisialdiko eskoletan.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Izena emateko orria Nafarroako Gobernuaren eredu ofizialaren araberakoa izanen da eta honako leku hauetan aurkezten ahalko da: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Erregistroan (Yanguas y Miranda 27, 31003 Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan ere.

Ezin izanen dute programan parte hartu dokumentazioa osorik aurkeztu ez duten pertsonek, oinarrietan adierazi bezala. Komunikazioa jakinarazten denetik, zazpi egun balioduneko epea emanen da aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko.

Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

–Programazioa/amaierako memoria, gaztelaniaz eta/edo euskaraz idatzita.

–NANaren fotokopia

Ikus itzazu sarien oinarriak eta ez galdu informazio guztia.



Bilatzailea