I TFG - TFM Sariak

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren GAL - MAL sarien I. edizioak 14 eta 30 urte bitartekoek gazteriaren arloan egindako gradu edo master amaierako lanik onenak saritu nahi ditu.

Aurkeztutako lanak NGIko kideek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu, Nafarroan kokatutako unibertsitateen laguntzarekin. Lau sari banatuko dira: GAL kategoriako lehen saria (1.500 euro), 500 euroko accesita (500 euro), MAL kategoriako lehen saria (1.500 euro) eta accesita (500 euro).

Zure proposamena 2021eko urriaren 1era arte aurkez dezakezu, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Erregistroan eta Nafarroako Gobernuko erregistro-bulegoetan. Zure lana aurkezteko, deskarga ezazu hurrengo inprimakia (lotura Firefox edo Exploreren bidez ireki).

Kontsultatu sariei buruzko informazio guztia, NAOn argitaratutako oinarriak eta parte hartu!



Bilatzailea