III. Gazteria Plana

ˇNafarroako Gazteriaren Planan parte har ezazu! Soilik bi minutu emango zaitu, honako galdeketa erantzunez.

Nafarroako Gazteriaren Institututik Nafarroako Gazteriaren III Plana (2021/2023) osatzeko elkarrizketa egituratuak zabaltzen hasi dira. Galdeketa labur batekin nafar gazteriaren parte hartzea bultzatuko da.

Ez izan zalantzarik eta parte hartu!

Gazteriaren Plana Nafarroako Gobernuak gazteen onerako zuzentzen dituen baliabide ekonomiko, sozial, politiko eta material guztien plangintza da. Gobernuak bere Departamentuen bitartez lan egingo du planaren helburuak lortzeko.

Gazteriaren beharrak zehazteko, prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzen da. Prozesu honetan, inkesta, lantegia eta eskualdeko foroen bitartez gazte guztiek haien iritzi eta beharrak Gobernuari helarazi diezaiokete. NGIaren asmoa parte III Gazteria Planaren inguruko parte hartze prozesu bat irekitzea da, planean hala eskatzen duten gazteek, entitateek eta erakundeek parte har dezaten. Horregatik, NGItik metodologia malgu bat proposatzen dugu, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko protokoloei eta osasun gomendioei egokitua. 

III. Gazteria Planaren parte hartze prozesua ezagutu ezazu:



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak



DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.