
Nafarroako Gazteriaren Institututik, Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Sarearekin lankidetzan, Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuen diseinu-lehiaketa abiarazi dugu berriro.
Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioak lorpen akademikoa, konpromiso sozial eta elkarrekikoa helburu dituen ikasleei, ikastetxeei, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, herritarrei zuzendutako intentziozko ikaskuntza metodologia da.
Ikasle gazteei dagokienez, Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioak ingurunearekiko etiko-sozialki konprometitua dagoen hezkuntza integral eta holistikoa sustatzen du. Komunitateari dagokionez, herritartasun kritikoa, solidarioa eta parte-hartzailea eraikitzen laguntzen duen metodologia da. Era berean, eta gizarte-sektoreko erakundeen parte-hartzearen bidez, elkarte-sarearen sustatzaile eta dinamizatzaile eraginkor gisa agertzen da.
Horregatik, ikastetxeetan, gazte-elkarteetan eta gazteekin lan egiten duten aisialdiko eta denbora libreko erakundeetan Ikaskuntzako eta Zerbitzu Solidarioko hezkuntza-proiektuen garpena eta ezarpena sustatzeko, bai eta ikastetxeen eta gizarte-erakundeen konpromiso solidarioa eta zibikoa ikusarazteko ere, Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak diseinatzeko lehiaketarako deialdia egiten dugu.
Lehiaketak ikaskuntzako eta zerbitzu solidarioko hezkuntza-proiektuak (LagSS) egitea eta martxan jartzea sustatu nahi du, eta sari modalitate hauek ezartzen ditu:
Sariak:
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu deialdiaren oinarriak