Gazte Txartela programaren helburua da zuk eta gazte europar guztiek deskontuak izatea, bidaietan, erosketetan, zineman, museoetan eta beste hainbat gauzatan.
2018ko maiatzaz geroztik, modalitate klasikoak diseinu berria du. Diseinu zaharra ere baliozkoa izanen da, hala ere, haren indarraldiak irauten duen bitartean. Ikus lotutako berria
12-13 URTEKOENDAKO SUSTAPEN BEREZIA
12 edo 13 urte badituzu, aprobetxatu sustapen berezi hau eta eskatu Europako Gazte Txartel nafarra, doan, 14 urte bete arte (formatu digitalean bakarrik).
(14 urte betetzean, beste eskaera bat egin beharko duzu, eta 14 eta 30 urte (biak barne) bitarteko gazteendako den Europako Gazte Txartela eskatu)
Nafarroako Rural Kutxa
Eskatu zure Gazte Txartela Nafarroako Rural Kutxaren Joven IN Programaren bidez; programa horri esker, guztia nahi dutenek guztia eskuratzen dute. Izan ere, Joven IN gazte kontua DOAKOA da; zure txartela ere DOAKOA da; nazioarteko kutxazain guztietan dirua ateratzea ere DOAKOA da; zure planetarako 2.000 € arte ematen dizkizugu, INTERESIK GABE; eta beti eskaintzen dizkizugu aukerarik onenak, zu zeu izateagatik, gaztea izateagatik. Hemen, zuek zarete nagusiak!
Caixabank
Eskatu zure txartela online imagin-en, hots, CaixaBank-ek gazteei eskaintzen dien proposamen berria. Egin bat imagin-ekin eta hasi abantaila guztiez gozatzen: imagin kontua komisiorik gabe, zordunketa-txartela doan, imagin&buy aseguruarekin, mugikorra lapurtzen badizute 100 € emanen dizkizugu berri baterako. Dirua ateratzea doakoa da CaixaBank-en 9.600 kutxazainetan Espainia osoan; eta Europan bidaiatzen baduzu, imagin-ek ez ditu ezer kobratuko 30 herrialdetako kutxazainetan. Gogoratu, hala ere, hango erakundeek tasaren bat kobratzen ahal dizutela eta, gainera... Beherapenak aisialdian eta erosketetan
Nafarroako Gazte Txartelaren titularra bazara, edozein modalitatetan, eta oraindik ez badakizu zein den zure EYCA kodea, egin klik beherago dagoen botoian, bete bi datu soil eta automatikoki jasoko duzu zure posta elektronikoan*
*Postako sarrera-buzoian jasotzen ez baduzu, begiratu ondo gainerako karpetak. Arazorik baduzu, idatzi iezaguzu carnejoven@navarra.es helbidera.