Sormenezko Idazketari buruzko Udako Lantegia ''Idazten duguna gara'

Gazteriaren Zuzendariordetza (Iruña)

2018ko ekainaren 1a, ostirala - 2018ko abuztuaren 24a, ostirala
Sormenezko Idazketari buruzko Udako Lantegia ''Idazten duguna gara'

Prezioa: 10.00 €

Modalitatea: Narratiba gaztelaniaz
Datak

  • 13 eta 19 urte bitartean 2018ko uztailaren 30etik abuztuaren 10era
  • 20 eta 30 urte bitartean 2018ko abuztuaren 13tik 24ra

Ordutegia: 12:00 - 13:30, astelehenetik ostiralera
Saio kopurua: ordu eta erdiko 10 saio
Prezioa: 10 €
Irakaslea: Roberto Valencia
Partaide kopuru mugatua!

Idazteko saiakera egiten dugun aldi oro gauza bera gertatzen da: helburu argi bat izaten dugu gogoan, baina, idatziz jartzen dugunean, zergatik ez dirudi hain argia, hain biribila, hain literarioa? Erantzuna: idazketak ikasteko zailak diren hainbat teknika literario menderatzea eskatzen duelako. 
Ikastaro honetan, narrazio literarioaren modalitatean idazteko oinarrizko tresna horietako batzuk irakatsiko ditugu. Bakarrizketa literarioa zer den eta bakarrizketa on bat adierazpen pertsonalerako bide ezin hobea dela ikasiko dugu. Elkarrizketa eraikitzeko zer elementuk hartzen duten parte ere aztertuko dugu. Pertsonaia bat sortzeko jarraibide batzuk emanen ditugu. Horren guztiaren ondoren, autofikzioaren bide pizgarrietan murgiltzeko astia ere izanen dugu. 

Ikasleak: 14 eta 30 urte bitarteko ikasleentzat da, biak barne. Adinaren arabera bi talde osatuko dira: 14 eta 19 urte bitartekoak eta 20 eta 30 urte bitartekoak. 

Deskripzioa: hastapeneko ikastaro honekin, ikasleei idazketaren eremu zoragarrira sartzeko aukera ematen ahaleginduko gara, idazketa azterketa pertsonaltzat, ikerketa estetikotzat edo irakurketaren osagarritzat hartuta. Idaztea eta irakurtzea gustuko duten gazteentzat gomendatuta dago ikastaro hau: beren sentimenduak idatzi nahi dituzten edo istorio on bat idatzi nahi duten gazteentzat. Baita oraindik idazten ausartu ez diren arren, idatzi nahi luketen gazteentzat ere. Beraz, ez da beharrezkoa aldez aurretik baldintzarik betetzea.

Metodoa: eskoletan, ikasgai teoriko gutxi batzuk azalduko dira, kasu zehatzak aztertuko dira, kasu horiek ikasleekin eztabaidatuko dira eta, ondoren, ikasleek, irakaslearen tutoretzapean, ikasitakoa praktikan jarriko dute, nork bere testuak idatziz. Ikasgai bakoitzean, irakasleak testuak emanen ditu adibide gisara, azalpena argitzeko. Irakasleak eginen ditu zuzenketa eta edizio lanak. Saio atseginak izanen dira, dibertigarriak eta pedagogikoak aldi berean, udako beroarekin eta horrek eragiten digun lasaikeria sentimenduarekin bat. 

Roberto Valencia (Iruña, 1972). Idazlea eta literaturako kritikaria. 2010ean kontakizun liburu bat argitaratu zuen, Sonría a cámara (Lengua de trapo, 2010). 2014an, berriz, Todos somos autores y público; hartan, gaztelaniazko sormenaren esparruko 17 sortzaile, pentsalari eta kritikari elkarrizketatu zituen. Literatura kritika idazten du 2003az geroztik. Quimera aldizkariko liburu kritiken atala koordinatu du 2010ean eta 2011n. Iruñean, Auzolango topaguneko literatura jardueren programa koordinatzen du 2009az geroztik. Haren erreseinak eta lanak blog honetan ikusten ahal dira: http://robvalencia.wordpress.com 

Kartel 'Sormenezko idazketa lantegia 2018'

Hemen Joan den urtean tailerraren bideoa ikus dezakezue...

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.