SORMENEZKO IDAZKETARI BURUZKO UDAZKENEKO IKASTARO INTENTSIBOA

IRUÑA

2018ko azaroaren 10a, larunbata - 2018ko abenduaren 1a, larunbata
SORMENEZKO IDAZKETARI BURUZKO UDAZKENEKO IKASTARO INTENTSIBOA

Prezioa: 10.00 €

“Lau ikasgai magistral literatur narrazioari buruz”

Modalitatea: narratiba gaztelaniaz.
Data: Azaroak 10, 17 eta 24,  eta abenduak 1 (larunbatak).
Ordutegia: 11:00 - 14:15. 
Saio kopurua: 4 saio, bakoitza hiru ordukoa. 
Irakaslea: Roberto Valencia
Plaza kopurua: GEHIENEZ 20 lagun. Izena emateko ordenari zorrotz jarraituko zaio tokiak esleitzeko.
Izena emateko epea: Urriaren 10eko eguerdiko 12:00etatik lantegia hasi baino 3 egun lehenagora arte, edo parte-hartzaileen gehienekora iritsi arte. 
Ikastaroa non emanen den: Iruñeko "Printzearen Gotorlekua" gazteen egoitza.
Prezioa: 10 €.

¡Ez da beharrezkoa ordainagiria izen-ematean eranstea!! Nafarroako Gazte Txartelatik ziurtatuko dugu ordainketa egina dagoela bere epean, hori da, 24 ordu inskripzioa egin eta gero. Ez bada egina, plaza librea geratuko da.
Es muy importante rellenar correctamente todos los campos de la carta de pago, no olvidando incluir en el 'concepto' el nombre de la actividad
.
 
Ikasleak: Ikastaroa 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da, biak barne. 

Azalpena: ikastaro intentsibo honekin, ikasleei idazketaren eremu zoragarrian sartzeko aukera ematen ahaleginduko gara, idazketa azterketa pertsonaltzat, ikerketa estetikotzat edo irakurketaren osagarritzat hartuta. Idaztea eta irakurtzea gustuko duten gazteentzat gomendatuta dago ikastaro hau: beren sentimenduak idatzi nahi dituzten edo istorio on bat idatzi nahi duten gazteentzat. Baita oraindik idazten ausartu ez diren arren, idatzi nahi luketen gazteentzat ere. Beraz, ez da beharrezkoa aldez aurretik baldintzarik betetzea.

Metodoa: Saio bakoitzean, idazketa literarioari buruzko funtsezko alderdi bat azalduko da. Kasu zehatzak aztertuko dira, kasu horiek ikasleekin eztabaidatuko dira eta, ondoren, ikasleek, irakaslearen tutoretzapean, ikasitakoa praktikan jarriko dute, nork bere testuak idatziz. Ikasgai bakoitzean, irakasleak testuak emanen ditu adibide gisa, azalpena argitzeko. Irakasleak eginen ditu zuzenketa lanak. Eskola atsegin eta dibertigarriak izanen dira, baina pedagogikoak. 

Gaiak: Hona hemen lau saioek izanen duen eskema: ordubeteko azalpen teorikoa, ordubeteko azalpen praktikoa (literatura unibertsaleko kontakizun baten irakurketa eta analisi xehea) eta gainerako ordu eta laurdenean ikasleek idatzitako testuak irakurri eta zuzenduko ditugu. 


Saioen gaiak:

1. saioa: Literatura, tradizioaren (tradizio literarioaren) eta bizitzaren artean. 
2. saioa: Hizkuntza literarioa: nola lortu bereziki literarioa den estilo bat.
3. saioa: Begirada. Errealitatea ikusteko eta eraldatzeko moduak.
4. saioa: Literatura esperientziak izateko modu gisara. 


Roberto Valencia (Iruña, 1972). Idazlea eta literaturako kritikaria. 2010ean kontakizun liburu bat argitaratu zuen, Sonría a cámara (Lengua de trapo, 2010). 2014an, berriz, Todos somos autores y público; hartan, gaztelaniazko sormenaren esparruko 17 sortzaile, pentsalari eta kritikari elkarrizketatu zituen. Literatura kritika idazten du 2003az geroztik. Quimera aldizkariko liburu kritiken atala koordinatu du 2010ean eta 2011n. Iruñean, Auzolango topaguneko literatura jardueren programa koordinatzen du 2009az geroztik. Haren erreseinak eta lanak blog honetan ikusten ahal dira: http://robvalencia.wordpress.com 

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.