Plaza kopurua: 8
HARTZAILEAK: Nafarroako Gazte Txartelaren titularrak, 16 eta 30 urte bitarte badituzte eta graffitiaren edo horma pinturaren munduan esperientzia dutela egiaztatzen badute (kanpoan egindako lan artistikoen 4 argazki aurkeztu beharko dira, gutxienez, eta horietako bik edo gehiagok 2018koak izan beharko dute).
PLAZA KOPURUA: GEHIENEZ 8 lagun. Izena emateko ordenari zorrotz jarraituko zaio tokiak esleitzeko.
IZENA EMATEKO EPEA: Web orri honetan bertan, urriaren 10eko 12:00etatik aurrera eta plaza kopurua bete arte.
LANTEGIAREN DATA: Azaroaren 17a; 16:30 - 20:30.
TOKIA: BALUARTE Jauregia.
PREZIOA: DOAKOA.
ARTISTAK: JABI LANDA “CORTE”, JAVIER ROLDAN “PIN”
Nafarroako Gazte Txartela programak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eskutik, maila aurreratuko graffiti lantegi hau eskaintzen du, doan, txartelaren titularrentzat, graffitiaren edo horma pinturaren artean esperientzia dutela frogatzen badute.
Lantegi honetarako plazak mugatuak dira, izan ere, izena ematen duten lehenengo 8 pertsonek parte hartzen ahalko baitute soilik.
Lantegia honela eginen da: 4 partaideko bi talde sortuko dira, eta talde bakoitzak prestakuntza jasoko du ikastaroa emateko ardura duten artisten aldetik. Horretarako, batera lan eginen dute proiektu batean eta, hori gauzatzen den bitartean gertatuko dira ezagueren transmisioa eta teknikak eta lan estiloak partekatzea, besteak beste.
“Iruña beltza” jaialdiaren testuingurua baliatuz, nobela beltzaren mundu misteriotsuaren inguruko gaiak zenbait taulatan islatzea izanen da proiektua.
Antolakuntzak ipiniko ditu lantegian eginen diren lanak gauzatzeko material guztia.
Lan horiek Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuaren jabetzakoak izatera igaroko dira, nahieran erakusteko eta hedatzeko. Beste edozein erabilera emateko, berriz, artisten eta parte hartzaileen baimena beharko da. Lan horiek Iruña Beltza jaialdian erakutsiko dira, eta lantegian parte hartu duten artisten eta gazteen izenak sortzaile gisara agertuko dira.