'PABLO LÓPEZ' KONTZERTUA

Nafarroa Arena

2018ko azaroaren 24a, larunbata
'PABLO LÓPEZ' KONTZERTUA

ESKAERAREN EPEA URRIAREN 30ERA ARTE LUZATU DUGU EDO DESKONTU-KODEAK BUKATU ARTE!!!

Nafarroako Gazte Txartelak 10 €-ko 100 beherapen-kode arte oparitzen ditu, Pablo Lópezek datorren azaroaren 24an Iruñeko Navarra Arena pabiloian emanen duen kontzerturako.

Pablo López “Tour Santa Libertad” izeneko birarekin iritsiko da Iruñera.

Hartzaileak: Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren Europako Gazte Txartelaren titularrak.

Nola eta noiz eskatzen ahalko dut nire beherapen-kodea?
Kodeak izen-ematearen hurrenkera zorrozki errespetatuz esleituko dira, eta webgune honetan bertan eskatzen ahalko dira, urriaren 10eko (asteazkena) eguerdiko 12:00etatik urriaren 14ra (igandea) arte, edo100 eskabideko gehienekora iritsi arte. Zenbateko horretara iritsi ondoren, interesdunek erreserba egoeran eman ahalko dute izena, eskatzaileren batek baldintzak betetzen ez baditu beste zerrenda hori hartuko baita aintzat.

Nola emanen ditugu beherapen-kodeak?
Eskabideak jasotzen ditugun heinean, Nafarroa Gazte Txartelako langileek horiek guztiak baliozkotuko ditugu eta beherapen-kodea e-mail baten bidez bidaliko diegu eskatzaileei, Navarra Arenaren webgunean sarrera erostean kode hori aplika dezaten.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.