Nafarroako Gazte Txartelak 5€-ko 400 beherapen-kode oparitzen ditu, datorren abenduaren 13tik 16ra bitartean Iruñeko Nafarroa Arena pabiloian jokatuko den Espainiako Gimnasia Erritmikoko Taldekako Txapelketan izateko.
Hartzaileak: Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren Europako Gazte Txartelaren titularrak.
Nola eta noiz eskatzen ahalko dut nire beherapen-kodea?
Kodeak izen-ematearen hurrenkera zorrozki errespetatuz esleituko dira, eta webgune honetan bertan eskatzen ahalko dira datozen egunetan. Zenbateko horretara iritsi ondoren, interesdunek erreserba egoeran eman ahalko dute izena, eskatzaileren batek baldintzak betetzen ez baditu beste zerrenda hori hartuko baita aintzat.
Europako Gazte Txartelako titular bakoitzak edukiko du 15€-ko deskontua gehienez eta eska dezake 5€-ko 3 kode-deskontua gehienez, Txapelketak dirauen egun bakoitzerako bateko. Eskaera bakoitza era aparteko egin behar izango da egunetako bakoitzerako.
Nola emanen ditugu beherapen-kodeak?
Eskabideak jasotzen ditugun heinean, Nafarroa Gazte Txartelako langileek horiek guztiak baliozkotuko ditugu eta beherapen-kodea e-mail baten bidez bidaliko diegu eskatzaileei, Navarra Arenaren webgunean sarrera erostean kode hori aplika dezaten.