Parte-hartzaileak: Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak
2019ko apirilean, Nafarroako Gazte Txartel Europarraren 30. urteurrena zela eta, abian jarri genuen gazteei bidaiatzen laguntzeko sustapen hau. Hori dela eta, Nafarroako Europako Gazte Txartela eskatzen zuten pertsona guztiei REAJ Aterpekide Txartela oparitzen zitzaien, urtebetez munduko txoko guztietan banatutako milaka aterpetxeez gozatu ahal izateko.
Orduztik gaur arte, sustapen hori indarrean egongo da eskatzen dutenentzat.
Nola jasoko dut nire 'Aterpekide Gazte Txartela'?
Zure eskaera jaso eta dena zuzen dagoela egiaztatu ondoren, zure datuak Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarera (REAJ) helaraziko ditugu.
REAJetik, ahalik eta lasterrena, zure REAJ aterpekide-txartela bidaliko dizute zuzenean posta elektronikora, formatu digitalean.
KONTUAN HARTU BEHARREKO INFORMAZIOA
REAJek 300 aterpetxe baino gehiago eskaintzen dizkizu Espainian eta 4.000 baino gehiago munduko 90 herrialdetan, baita munduan zehar aurkituko dituzun beste deskontu asko ere. Gazteentzako aterpetxeei buruzko informazio guztia www.reaj.com eta www.hihostels.com webguneetan aurki dezakezu.
SustapenakREAJ ATERPEKIDE TXARTELA - 2019ko apirilaren 8a, astelehena - 2025ko abenduaren 31a, asteazkena
Izena emateko epea:
• Hasiera: 2019ko apirilaren 8a, astelehena
• Bukaera: 2025ko abenduaren 31a, asteazkena