5 euroko deskontu-txartelak
Parte-hartzaileak: Europako Gazte-Txartelaren 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Kode deskontua:
CJNPERFECT12 (URRIAK 12) (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)
CJNPERFECT13 (URRIAK 13) (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)
'PERFECTOS DESCONOCIDOS'
Gure sekretu guztiak konpartitu behar al ditugu?
Egilea Paolo Genovese Bertsioa David Serrano, Daniel Guzmán Zuzendaria Daniel Guzman Antzezleak Olivia Molina,
Antonio Pagudo, Fernando Soto, Elena Ballesteros, Jaime Zataraín, Ismael Fritschi, Inge Martín
Zazpi lagun afaltzeko elkartu dira, eta jolas bitxi eta arriskatu batean aritzea erabaki dute: smartphone-ak mahai gainean jarri eta, “ez dugu ezer ezkutatzeko” esanda, gau osoan haietako bakoitzak jasotzen dituen mezuak eta deiak partekatzea pentsatu dute. Denen eta bakoitzaren sekretuak agerian gelditzen joango dira. Inork ba al du ezer ezkutatzeko?
Informazio guztia Gaiarre Antzerkiaren web orrian.
Hemen ikus ditzakezue beste deskontu batzuk Gaiarre Antzerkia, Tuterako Gaztambide Antzerkia, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Antzerki Eskola.
JAKINGARRI GARRANTZITSUAK DESKONTU-TXARTELAK DIRELA-ETA (GAIARRE ANTZERKIA)
1. Bakarrik onlinen eros ditzakezue sarrerak.
2. Bonu-deskontu hauek Europako Gazte Txartelaren titularrentzat bakarrik zuzenduta daude.
3. Deskontu-txartelen kopurua ikuskizun bakoitzean mugatua da. Behin txartel horiek agortuta, ikuskizun bakoitzean tarifa orokorrak kobratuko dira.
4. Ikuskizunera sartzean, berariaz begiratuko da deskontu-txartelaren erabiltzailea gazte txartelaren titularra ote den. Hala ez bada, ezin izanen da aretora sartu, deskontuaren 5 euroak txartel-lehiatilan ordaindu ezean.