Ennio Morriconeri omenaldia

Baluarte Auditorioa

2021/01/14
Ennio Morriconeri omenaldia

14 URTARRILA,osteguna, 20:00etan - Areto Nagusia

PREZIOAK: 17€/26€/36€
GAZTE TXARTELAREKIN (Salmenta askea):14€/21€/29€
GAZTE TXARTELAREKIN (Asken hiru egunetan): 5€/8€/11€

'Ennio Morriconeri omenaldia'

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Vanessa Garde

Vanessa Garderen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak omenaldia egingo dio Ennio Morricone jenialari (Erroma, 1928-2020). Bere musika azken 70 urteotako zinemaren soinu-banda da, nahiz eta, berak adierazten eta gogorarazten zuen moduan, ez zituen soinu-bandak ontzen, zinemarako musika baizik. Bere bizitza luze eta emankorrean musikagile jenialak 500 filmen baino gehiagoren partitura sortu zuen, eta haietako asko beren musikarengatik gelditu dira iltzatuta gure oroimenean, besteak beste: Per qualche dollaro in più; Il buono, il brutto, il cattivo; Once Upon a Time in America; Novecento; Cinema Paradiso; eta The mission. Joan den uztailean hil ondotik, Italiako lehen ministro Giuseppe Contek honela laburbildu zuen haren herentzia: “Amets eginarazi zigun, hunkiarazi, gogoeta eragin, musikaren eta zinemaren historian ezabaezin geldituko diren nota gogoangarriak idatziz”.

Informazio guztia: www.baluarte.com

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak



DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.