28 APIRILA, ASTEAZKENA 20:00etan. · Ganbera Aretoa
PREZIOAK: 15€
GAZTE TXARTELAREKIN: 5€
'Toot Suite, de Claude Bolling'
Manuel Blanco tronpeta-jotzaileak musika akademikoa eta XX. mendeko beste herri-estilo batzuk konbinatzen dituen proposamen hau aurkeztuko digu, Blancoren arte-proposamenean ezaugarria, eta agerian jarriko da gaur entzungo ditugun obren hautaketan. Kontzertua Leonard Bernsteinen (1918-1990) Rondo for Lifey lanak hasiko du. Tronpeta eta pianorako pieza laburra da, Brass Music(1948) saileko lehena, metalezko haize-instrumentuetarako idatzia. Kontzertuko ekitaldi nagusia Toot Suite lana izango da, tronpeta eta jazz triorakoa, Claude Bolling (1930) piano-jotzaile frantsesarena. Espresuki sortu zuen Maurice André tronpeta-jotzaile birtuosoarentzat, haren interpretazio-trebetasunak muturreraino eramateko asmoarekin. Kontzertua amaitzeko, okasiorako egindako instrumentazioak izango dira: Piazzolla meets Rodrigo maisua, Pepe Rivero eta Manuel Blancoren moldaketan; Negua, Vivaldirena eta Pepe Riveroren moldaketa; eta Vasco Navarro soy zortzikoa (El Roncalés), Salvador Ruiz de Lunarena.
Manuel Blanco, tronpeta
Pepe Rivero, pianoa
Javier Colina, kontrabaxua
Michael Olivera, bateria
Informazio guztia: www.baluarte.com
Ver fechas anteriores