PORTAVENTURA PARKEA+FERRARI LAND 2x1 PROMOZIOA

2024ko martxoaren 18a, astelehena - 2025ko urtarrilaren 6a, astelehena
PORTAVENTURA PARKEA+FERRARI LAND 2x1 PROMOZIOA

Parte-hartzaileak: Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak

ILUNABARREKO GORRIA BIKAIN DAGOKIO FERRARIAREN GORRIARI

12 orduko oroitzapen ahaztezinak PortAventura Worlden

Denboraldi honetan hartu batera PortAventura Park + Ferrari Land parketarako sarrera.

Aprobetxatu Ferrari Landeko arratsaldeko ordutegi berria esperientzia osoa bizitzeko eta hartu batera PortAventura Park + Ferrari Landerako sarrera BI BATEN TRUKE promozioarekin.

Bete jarraibide hauek:

  1. Sarrerak erosteko, sar zaitez webgune honetan: www.portaventuraworld.com.
  2. Portaventura Park+Ferrari Landerako sarrera aukeratu.
  3. Sartu eman dizugun kode bakarra.
  4. Bete itzazu jarraibideak eta erosketa amaitzean deskontua aplikatuko zaizu.
  5. Sartu zuzenean parkera zure sarrerarekin, leihatiletatik pasatu gabe.
  6. Kode hau behin bakarrik izango da baliozkoa.

“Bi baten truke” kodea sarrerak webgunean erostean baino ezin da trukatu. EZIN DA LEIHATILAN TRUKATU.

OHARRA: Gogoratu BI BATEN TRUKE promozioa PortAventura Parkean ere eska dezakezula. Egin klik hemen.

  Horrelako jarduera gehiago ikusi

Ver fechas anteriores

  • Eskuratu eguneko doako sarrera bat (heldu, haur edo adinekoentzat) PortAventura Park+Ferrari Landerako, egun bateko helduentzako sarrera erosita PortAventura Park + Ferrari Landerako.
  • Promoziorako aukera izateko, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra izan behar duzu.
  • Erosi sarrerak www.portaventuraworld.com webgunean, erabilera bakarreko sustapen-kodearekin. “Bi baten truke” kodea ezin da leihatilan trukatu.
  • Sustapenak behin bakarrik balio du eguneko.
  • Promozioa PortAventura Worldeko 2024. denboraldian bakarrik izango da baliozkoa, promozioa aplikagarria den egunetan. Hemen kontsultatzen ahal duzu egutegia: https://www.portaventuraworld.com/entradas/colectivos-descuentos. Aldaketak egon daitezke.
  • Sustapenak ez du balio PortAventura Worldeko beste parke edo instalazio batzuetarako.
  • Ez dira onartuko kupoiak, sarrerak, txartel edo txartel hautsiak, zuzenduak edo fotokopiatuak.
  • Sustapena ezin da metatu beste eskaintza eta sustapen batzuekin. Ezin da haren balio ekonomikoarekin trukatu. Debekatuta dago saltzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: www.portaventuraworld.com.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.