Dulce Pontes

Baluarte Auditorioa

2025ko otsailaren 21a, ostirala 19:30ean
Dulce Pontes

Parte-hartzaileak: Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak eta beste erkidego batzuetako Europako gazte txartelen titularrak edo foru-erkidegoan bizi diren Europako herrialdeetako

21 OTSAILA, 19:30 - Areto Nagusia


PREZIOAK: 36€/26€/17€
GAZTE TXARTELAREKIN (Salmenta askea): 29€/21€/14€
GAZTE TXARTELAREKIN (Asken hiru egunetan): 11€/8€/5€

Piano-jotzaile, konpositore eta interprete Dulce Pontes, zalantzarik gabe, fado zaleentzat ezinbesteko ahotsa da eta, oro har, musika maite dutenentzat. Bere Canção do Mar arrakastatsuak -1993an mundu osoan argitaratua eta publikoaren abesti kutunetako bat- Dulce Pontes Fadoaren berritzaile izendatu zuen, Amalia Rodrigues handiaren lekukoa hartuz. Baluarten aparteko kontzertua eskainiko du Baluarte Fudazioaren 24-25 Denboraldi Nagusiaren baitan.

Bere baldintza artistiko harrigarriek, formazio klasikoak eta kultur kezkek, Dulce Pontes munduan zehar ibiltzera eraman dute, latitude ezberdinetako artista handienekin elkarlanean. Artista portugaldarrak Carnegie Hallen emandako kontzertu baten ondoren, New York Times-ek honako hau idatzi zuen berari buruz: "Pontes andreak ahots aparta du: garratza eta ulerkorra, delikatua eta kiskalgarria, airean dagoen soprano bat bezala gorantz hedatzen dena".

Aipamen berezia merezi du Ennio Morricone handiarekin izandako topaketak. Horren ondorioz, 2003an Focus disko-lan handia sortu zen, eta haren 300.000 ale baino gehiago saldu ziren, baita elkarrekin egindako mundu mailako birak ere.

Informazio guztia: www.baluarte.com

Baluarte Gazte Kultur Deskontuak

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.