Joan, parte hartu eta konta iezaguzu

Joan, parte hartu eta konta iezaguzu programa gazteei zuzentzen zaie eta haren helburua da nafar gazteak sentsibilizatzea eta haien artean elkartasunaren balioa sustatzea. Gazte horiek boluntario moduan parte hartzen dute nazioarteko lankidetzarako programetan edo lekuaren gainean garapenerako lankidetzarako ikastaro teoriko-praktikoetan, hori guztia garapen arloko gobernuz kanpoko erakundeek sustatu eta egina.

Nafar gazteek programan parte hartzeko bi modalitate dituzte:

A modalitatea

Gazteek boluntario moduan hartzen dute parte garapenerako lankidetzako programa edo proiektuetan.
Iraupena: hiru eta hamabi hilabete bitartekoa (iraupena destinoen araberakoa izanen da).
Helburuak: elkartasunari eragitea, herritartasun aktiboa eta pertsonen arteko ulermena bultzatzea, gehiago ikastea kulturen artean, beste kulturekin zuzenean arituta trebezia berriak garatzea, eta tokiko komunitateei laguntzea.

Kodigoa Herrialdea Tokiko bazkidea Proiektua Parte hartzailearen profila Iraupena Plazak GGKE
VPC23-01 BOLIVIA Asociación Mi Rancho Protección y cuidados de niños , niñas y adolescentes en situaciones de calle Psicología, trabajo social, magisterio, educación social, animación sociocultural o similar 6 meses 1 Asociación Navarra Nuevo Futuro
VPC23-02 EL SALVADOR Fundación por la Cultura y desarrollo Humano 'Amalia Chopín' Programa de inmersión lingüística temprana a la lengua Náhuat-pipil Cuna Náhuat para niños y niñas de 3 a 5 años Magisterio: educación básica 10 meses 2 El Salvador Elkartasuna kolektiboa
VPC23-03 MEXIKO Hogar Comunitario Yach 'Il Antzetic, A.C. Hogar comunitario Yach Il Antzetic, Sensibilización hacia la prevención de las violencias en diferentes ámbitos del municipio de San Cristóbal de Las Casas, Chiapas. México Psicología, trabajo social, medicina, dietética, magisterio... 8 meses 1 Asociación SAREAN MUJERES EN RED
VPC23-04 MEXIKO Hogar Comunitario Yach 'Il Antzetic, A.C. Hogar comunitario Yach Il Antzetic, Desarrollo de la Tienda Comunitaria TRAMA para la promoción y venta de productos artesanales de las mujeres indígenas madres solas en Chiapas. Mexico. 1 Asociación SAREAN MUJERES EN RED
VPC23-05 EL SALVADOR Acua Fortalecimiento de cooperativas agropecuarias y organizaciones de mujeres campesinas para la exigibilidad del Derecho Humano a la Alimentación y la soberanía alimentaria en El Salvador Ingeniería agrónoma o carrera relacionada 6 meses 1 Asociación Internacional de Ingeniería Sin Fronteras
VPC23-06 EL SALVADOR Cinde Desarrollo Infantil y Promoción de una Cultura de Paz Psicología, trabajo social, magisterio, educación preescolar o comunicaciones 6 meses 1 Asociación Navarra Nuevo Futuro
VPC23-07 EL SALVADOR Cordes Contribuir al ODS 5 mediante el empoderamiento y la seguridad alimentaria en los municipios de Chiltiupán, La Libertad, Comasagua y Zaragoza, departamento de La Libertad Formación agronomía/medio ambiente 4 meses 1 ONAY
VPC23-08 EL SALVADOR Asociación Salvadoreña de Ayuda Humanitaria (PROVIDA) Contribuir a garantizar el derecho efectivo a la salud con perspectiva de género, medio ambiente y resiliencia al COVID-19, en 5 municipios de la Microrregión Cabañas-Cuscatlán. Psicología, trabajo Social, educadora social, magisterio o integración social 10 meses 2 El Salvador Elkartasuna kolektiboa
VPC23-09 GUATEMALA Fundación por la Cultura y desarrollo Humano 'Amalia Chopín' Calidad educativa, situado en el marco del Programa de Educación de FUNDAP Educación 6 meses 2 ONAY
VPC23-10 ALJERIA Media Luna Roja Saharaui Base de Transporte para la distribución de ayuda humanitaria a la población refugiada saharahui Gestión de información, logística, hojas de cálculo, bases de datos, informática, análisis económico o de impacto ambiental. 3 meses 1 Mugarik Gabeko langileen eta teknikarien elkartea
VPC23-11 ALJERIA Media Luna Roja Saharaui Base de Transporte para la distribución de ayuda humanitaria a la población refugiada saharahui Gestión de información, logística, hojas de cálculo, bases de datos e informática. 6 meses 1 Mugarik Gabeko langileen eta teknikarien elkartea
VPC23-12 EL SALVADOR Cordes Contribuir al ODS 5 mediante el empoderamiento y la seguridad alimentaria en los municipios de Chiltiupán, La Libertad, Comasagua y Zaragoza, departamento de La Libertad Formación en Género, Derechos Humanos y/o Comunicación Social 4 meses 1 ONAY

B modalitatea

Gazteen parte-hartzea tokian tokiko Garapenerako Lankidetza ikastaro teoriko-praktikoetan. Destinoko lekuan Garapenerako Landidetzan prestakuntza izateko interesa duten gazteentzat. EDIZIO HONETAN EZ DA POSTURIK ESKAINI.

20 eta 30 urte arteko gazteak (parte hartzeko eskabidea aurkeztean) eta Nafarroan bizi direnak (2 urte).

Izen-ematea, online: https://www.juventudnavarra.es/eu.

Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 29tik ekainaren 20ra.

Erantsi beharreko dokumentazioa:

  • NANaren aurreko eta atzeko aldeak
  • Bizilekuaren egiaztagiria, Foru Komunitatetik kanpo jaioz gero
  • Curriculum vitaea, nahitaez datu hauek izanen dituena:
    • Izen-deiturak
    • Jaiotza data eta jaiolekua
    • Posta-helbidea
    • Telefonoak
    • Helbide elektronikoa
    • Titulu akademikoak eta ezagupen osagarriak 
    • Motibazioa eta esperientziak
    • Eskatutako proiektuak eta lehentasunez nora joan nahi den

Ondoko xehetasun hauek hartuko dira kontuan:

  • Aurreikusitako programak garatzeko GGKEek ezartzen dituzten eskakizunak noraino betetzen diren.
  • Zein GGKEtan aritu behar duen, horrek sustatutako programako jarduerei hobekien egokitzen zaien eskatzaile bakoitzaren titulu akademikoak, lanbide prestakuntza eta beste ikasketak.
  • Boluntariotzako proiektuetan parte hartu izana.
  • Zein hizkuntza dakizkien, tokiak eta proiektuak hala eskatzen badute.

Eskabideen ebaluazioa errazteko, hautapen batzordeak parte-hartzaileei eskatzen ahalko die entregatutako agirietako informazioa osatzeko edo hobetzeko, edo beharrezkotzat jotzen dituen bestelako agiri osagarriak ekartzeko.


Hautatutako pertsonek, joan baino lehen, prestakuntza jardunaldi batzuetan parte hartu beharko dute, nahitaez.
Proiektuan sartuko da aurtengo urtea bukatu baino lehenago.


Programa hasi eta garatu baino lehen, aldeek dagozkien konpromisoak sinatuko dituzte, programaren helburuak eta ekintzak betetzen direla bermatzeko.

Programaren fase honetan, parte-hartzaileek argazkiak, iruzkinak eta esperientziak igortzen dituzte gure webguneko Konta iezaguzu atalera. Halaber, beharrezkoa da proiektuan parte hartzeari buruzko amaierako txostena egitea. Bilera eta eztabaidetan parte-hartze aktiboa izateko eta hurrengo deialdiko gazteen prestakuntzan laguntzeko konpromisoa eskatzen da, haien lana eta esperientziak gazteei eta taldeei ezagutarazteko asmoz.

Jaitsi hemen oinarriak pdf formatuan

Izena eman