Nafarroako Gazteriaren Institutoak Moda Gaztearen Diseinuaren lehiaketaren VI. Edizioa antolatu du.
Lehiaketa honen barruan, moda-diseinu artearekin zerikusia duten jantzi eta osagarrien lanak onartu dira, harmoniaren eta dotoretasunaren patroiei jarraitzen dietenak. Bildumek bere inspirazio-gaiei buruz aritu daitezke.
Aukeratutako bildumen desfilea Baluarte Biltzar Jauregian egin da, Nafarroaren Modaren Astearen esparruan, 2017 urriaren 5ean. Desfilatzeko aukeratutako 9 diseinatzaileek edota kolektiboak aukeratu dira:
Diseinatzaileek modeloak, ile-apaindegi, makillaje eta aldagela zerbitzuak izan dituzte. Aukeratutako diseinatzaileek Lehiaketan aurkeztutato 6 jantziak aurkeztu dituzte.
Epaimahaiaren erabakiaren ondoren, hiru sari emango dira: 2.500 euro, 1.500 euro eta 1.000 euro.
Parte-hartzaileen baldintzak:
Nafar izaera zibila izatea edo Foru Komunitatean bizi izatea, eta 14 eta 30 urte bitartekoa izatea, biak barne, izena
emateko epea amaitzen den egunerako.
Kontsultatu hemen oinarri guztiak.