NATURA ETA MULTIABENTURA (DONEZTEBE)

 
Tokia:              Doneztebe (Nafarroa)
Noiz:                2023eko uztailaren 1etik 10ra
Adina:             14 -15 urte
Plazak:            6 plaza nafarrentzat
Esparrua:       Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa
Hizkuntza:     Euskara
                      



ATERPETXEA

"Belbieretxea" Gazteen Aterpea Donezteben dago, Bidasoaldean, Mendaur mendiaren ondoan. Aterpetxeak 34 plaza ditu, 2 solairutan eta askorentzako 6 gelatan banatuak. Sukaldea eta jantokia, terrazak eta aisialdiko gunea ditu.

Helbidea:

Belbieretxea
Santa Leokadia edo Bidezarra
31740 Doneztebe
Web orria: https://bit.ly/31VfRd2
 

AISIALDIKO JARDUERAK

Jarduerak mendi ingurunean eginen dira, natura baliabideak erabilita. Jarduera espezializatuak egonen dira, hala nola, piraguismoa, raftinga eta jaitsierak, baita mendi ibilaldiak, trekkinga, rappela eta eskalada ere, abentura parkean parte hartuz. Programaren osagarri gisa, aisialdiko jarduerak izanen dira, hala nola, jokoak eta gau-ekitaldiak.

 

    

 

AGIRIAK

  • NANa
  • Osasun Txartela
  • 18 urtetik beherakoentzako baimena
  • Osasun ziurtagiri nahitaezkoa, dieta bereziak edo gaixotasunak izanez gero (jarduerara eramateaz gain, posta elektronikoaz bidali camposdetrabajo@navarra.es helbidera hilabete bat eta erdi ekintza hasi aurretik)
 

ERAMAN BEHARREKO MATERIALA

  • Arropa
    • Oinetako egokiak (kiroleko zapatilak eta mendian ibiltzeko egokia den beste oinetako pare bat) 
    • Arropa erosoa eta beroa (praka motzak, kamisetak, txandala, jertseren bat, zikin daitekeen arropa...)
    • Bainujantzia, igerilekuko eskuoihala, eguzkitako krema, betaurrekoak, txankla itxiak (uretako jardueretarako)
    • Norberaren garbitasuneko eskuoihala, aldagarriak, lo egiteko arropa eta garbiketako nezeserra
  • Ekipamendua
    • Lozakua eta bizkar-zorro txikia txangoetarako
    • Urontzia eta linterna

 

TOPAGUNEA

Parte-hartzailearen kontura da. Uztailaren 1an goizeko 12etan egonen dira zain aterpetxean.

 

AUZOLANDEGIAREN AMAIERA

Uztailaren 10ean irteera goizeko 9,30 etatik 10,00etara izanen da.

 

TELEFONO ZENBAKIAK ETA KONTAKTU@

Nafarroako Gazteriaren Institutua:          Emaila: camposdetrabajo@navarra.es         Tel: 848 42 39 00  Astelehenetik ostiralera
Jaiegun eta igandeetan:                             Tel: 112 (SOS Nafarroa, esan Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin jartzeko).
 

ZENBATEKOA

Zenbatekoa:

  • Tarifa arrunta: 200 euro
  • Tarifa murriztua: 160 euro - Gazte-txartelaren edo familia ugariaren txartelaren erabiltzailea (erantsi txartela fitxategi bakar batean ordaintzearekin batera).

Diru itzulpena: Nafarroako Komunitateak itzulpenak onartuko ditu bakarrik antolatzen duen entitateak jardueraren suspentsioa egiten duenean

Izena eman