NAUTIKA ZUHATZA UHARTEAN

 
Tokia:                Zuhatza uhartea (Araba)
Egunak:            2023ko abuztuaren 1etik 11ra
Adina:               14-17 urte
Plazak:             12 plaza nafarrentzat
Esparrua:         Naziokoa
Hizkuntza:       Gaztelania

INSTALAZIOAK ETA INGURUNEA

Zuhatza uharteko aterpetxea Ullibarri-Ganboa urtegian dago. Literak dituzten zurezko etxoletan izanen da ostatua.

Argibide gehiago hemen: Zuhatza - (araba.eus)

JARDUEREN AZALPENA

Uretako jarduerak eginen dira, hala nola, piragua, windsurfa, pedaloia, arrauna etab.

Elkar ezagutzeko kanpamentu oso egokia da, toki askotako neska-mutilak etorriko direlako. Uretako jarduerez gain eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia duten beste jarduera batzuez gain, txangoak eginen dira Gasteiza eta Donostiara edo Urdaibaira (Bizkaiko kostaldea).

        

  

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • NANa
  • Osasun txartela
  • Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena
  • Dieta bereziak edo eritasunak izanez gero, medikuaren ziurtagiria (Zuhatzara ekartzeaz gain, etorri aurretik posta elektronikoz bidali, hona: camposdetrabajo@navarra.es).

NORBERAK ERAMAN BEHARREKOA

  • Arropa
o Oinetako egokiak (kiroleko zapatilak eta mendian ibiltzeko egokia den beste oinetako pare bat).
o Arropa erosoa eta beroa (galtza motzak, kamisetak, txandala, jertseren bat, zikin daitekeen arropa...).
o Bainujantzia, igerilekuko eskuoihala, eguzkitako krema, txankla itxiak (uretako jardueretarako).
o Norberaren garbitasuneko eskuoihala, aldagarriak, lo egiteko arropa eta norberaren garbitasuneko nezeserra.
 
  • Ekipamendua
o Lozakua, bakoitzaren burkoa eta bizkar-zorro txikia txangoetarako.
o Kantinplora eta linterna.
 

ELKARGUNEA

Norberak bere kabuz joan behar du. Abuztuaren 1ean, 12:00etatik aurrera egonen dira zain aterpetxean.

KANPAMENDUAREN AMAIERA

Abuztuaren 11n gosaldu ondoren aterako dira aterpetxetik, 9:30-10:00 bitartean.

HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA HELBIDE ELEKTRONIKOA

Nafarroako Gazteriaren Institutua:       Emaila:                  camposdetrabajo@navarra.es       Tel.: 848 42 39 00 Astelehenetik ostiralera

Jaiegun eta igandeetan:                         Telefonoa: 112 (SOS Nafarroa, esan Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin jartzeko).

KUOTA

Zenbatekoa:

  • Tarifa arrunta: 200 euro
  • Tarifa murriztua: 160 euro - Gazte-txartelaren edo familia ugariaren txartelaren erabiltzailea (erantsi txartela fitxategi bakar batean ordaintzearekin batera).

Kuota itzultzea: Nafarroako Gobernuak kuota itzuliko du soilik entitate antolatzaileari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik jarduera bertan behera uzten denean.

Izena eman