Tokia | Zuhatza uhartea (Araba) |
---|---|
Noiz | 2024ko abuztuaren 1etik 11ra |
Adina | 14 - 17 urte |
Plazak | 18 plaza nafarrentzat |
Hizkuntza | Gaztelania |
Zuhatza uharteko aterpetxea Ullibarri-Ganboa urtegian dago. Literak dituzten zurezko etxoletan izanen da ostatua.
Argibide gehiago hemen: Zuhatza - (araba.eus)
Uretako jarduerak eginen dira, hala nola, piragua, windsurfa, pedaloia, arrauna etab.
Elkar ezagutzeko kanpamentu oso egokia da, toki askotako neska-mutilak etorriko direlako. Uretako jarduerez gain eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia duten beste jarduera batzuez gain, txangoak eginen dira Gasteiza eta Donostiara edo Urdaibaira (Bizkaiko kostaldea).
Antolatzaileek autobus bat jarriko dute parte-hartzaileak Isla de Zuhatza aterpetxera eramateko. Topagunea Iruñeko autobus geltokiko kafetegi zaharrean izango da (Yanguas eta Miranda kalea 2, Iruñea) 2024/08/01ean, 10:15ean.
Adierazitako orduan joaterik ez badago, Nafarroako Gazteriaren Institutuari jakinaraziko zaio.
Udalekua abuztuaren 11n amaituko da, goizeko 10:30etan. Gosaldu ondoren, autobus batek Iruñeko autobus geltokira eramango ditu parte-hartzaileak, 12:30ak aldera.
Zenbatekoa:
Kuota itzultzea:
Nafarroako Gobernuak kuota itzuliko du soilik entitate antolatzaileari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik jarduera bertan behera uzten denean.