Nazioarteko auzolandegiak

Izena eman pausoz pauso

Nazioarteko auzolandegiak

Bilatu zure workcamp-a hemen

Zer da workcamp bat?

 
Boluntarioak hainbat herrialdetako pertsona-talde batean bizi dira, eta komunitatearentzat onuragarria den lana egiten dute. Komunikazio-hizkuntza ingelesa da. Boluntarioak oinarrizko ostatua, janaria, erakundeen koordinazioa, lanerako tresnak (beharrezkoa bada) eta abar jasotzen ditu.
 
Iraupena: 2-3 aste
Adina: 18 urtetik gorakoak (INJk 18 eta 30 urte bitarteko eskaerak soilik kudeatzen ditu)
Finantzaketa: boluntarioak bidaia eta 120 euroko finantzaketa-kuota ordain behar du. Workcamp batean partehartzeak ez du barne hartzen bisaturik, txertorik... Europako Osasun Txartelean sartuta ez dauden helmugen kasuan, boluntarioak Nazioarteko Boluntario Zerbitzuak (SVI) izapidetutako bidaia-aseguru bat izango du. Honek ez du estaltzen eremuaren balizko ezeztapena, eta, beraz, bidaia kontratatzeko unean ezeztapen-asegurua sartzea gomendatzen da.
 
MESEDEZ, helmugak eskatu aurretik, jardueraren azken kostua kalkulatzea komeni da, baita egin beharreko distantzia eta konexioak ere. Nazioarteko Erakundeak boluntariaoa behin onartuta, ondorengo baliogabetzeak gure eskaerekiko mesfidantza, bai eta Espainiako boluntarioek parte hartzeko hautapenean eragiten du.
 
Injuvek (Espainiako Gazteria Institutua) nazioarteko boluntariotza-eremuetako plaza-trukea koordinatzen du, bai autonomia-erkidegoetan, gazte atzerritarrentzat, bai atzerriko erakundeetan, gazte espainiarrentzat. Nafarroako Gazteriaren Institutua plazak erreserbatzeko bitartekaria izango da. Boluntariotza-eremua garatzeko ardura erakunde antolatzailearena da.
 
Zerbait gehio jakin nahi al duzu? Egin klik hemen.
 

KONTAKTUA:

 

Atzerrian workcamp batean parte hartzeko baldintzak



2025EKO NAZIOARTEKO AUZOLANDEGIAK