Unibertsitateko, erdi mailako edo eskola (bai publikoan bai pribatuetan) ofizialetako ikasleei bideratuta dago, betiere, ikastaro batean izena eman dutela egiaztatzen badute.
Txartel hau mundu osoan aitortuta dago eta ikasle-izaera frogatzen du. Txartelari esker beherapenak eta zerbitzu bereziak lortu daitezke mundu osoko garraioetan, ostatuetan, museoetan, antzokietan, kultura-zentroetan eta leku historikoetan. Abantailak www.isic.org webgunean kontsultatzen ahal dituzu.
Nazioarteko ikasle-txartelak ISIConnect eskaintzen dizu, informazioa lortzeko eta bidaiei buruzko doako larrialdi-zerbitzua eguneko 24 orduetan.
Hauek dira betekizunak:
Beharrezko dokumentazioa:
Nazioarteko ikasle-txartelak urte osorako balio du, espedizio-datatik.
Ez dago adin-mugarik ISIC txartela eskuratzeko. Hala ere, kasu batzuetan, beherapena aplikatzeko adin-muga dago. Zehatz esanda, aireko linea askok ez diete inolako beherapenik egiten 30 urtetik gorako ikasleei.
Non lortu daiteke ikasle-txartela?
Gazte Telefonoa 848 42 39 00
Yanguas y Miranda, 27. 31003 IRUÑA.
E-mail: juventud@navarra.es