International Teacher Identity Card (ITIC) edo Irakasle Identitatearen Nazioarteko Txartela modu ofizialean aitortutako hezkuntza-erakunde bateko irakasleei edota administrariei zuzenduta dago.
Txartelari eske, beherapenak eta zerbitzu bereziak lortu daitezke mundu osoko garraioetan, ostatuetan, museoetan, antzokietan, kultura-zentroetan eta leku historikoetan. Abantailak www.isic.org webgunean kontsultatzen ahal dituzu.
Horrez gain, Nazioarteko irakasle-txartelak ISIConnect eskaintzen dizu, informazioa lortzeko eta bidaiei buruzko doako larrialdi-zerbitzua eguneko 24 orduetan.
Hauek dira betekizunak
Indarrean dagoen urtean modu ofizialean aitortutako hezkuntza-erakundeko irakaslea edota administraria izatea.
Txartela jasotzeko beharrezko dokumentazioa:
Nazioarteko irakasle-txartelak urte osorako balio du, espedizio-datatik.
Non lortu daiteke irakasle-txartela?
Gazte telefonoa 848 42 39 00
Yanguas y Miranda, 27. 31003 Iruña
E-mail: juventud@navarra.es