DOAKO ON LINE PRESTAKUNTZA

SARRERA ETA TESTUINGURUA

Lege-aldaketa baten ondorioz, adingabeekin aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egin ohi ditugun erakundeok indarkeriaren aurrean Babesteko Ordezkari bat izendatzera behartuta gaude (esteka honetan kontsulta dezakezu legezko erreferentzia).

Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko 8/2021 Lege Organikoak, ekainaren 4koak, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena (LOPIVI) bere 5. artikuluan adierazten duen bezala, funtsezkoa da administrazio publikoek prestakuntza ekintzak eskaintzea, inplikatutako eragileei LOPIVIk jarduera eremu bakoitzari dagokionez ezartzen dituen neurriak eta betebeharrak ezagutzeko, horien artean aisialdia eta denbora librea. Halaber, proposamen hau bat dator haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko 12/2022 Foru Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoarekin. Artikulu horretan, haurren eskubideak sustatzeko eta zabaltzeko beharra nabarmentzen da, prestakuntzak funtsezko eragileen artean ezarriz, hala nola, aisialdiko eta denbora libreko profesionalen eta boluntarioen artean.

Araudi hori betetzen laguntzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Comillaseko Pontifize Unibertsitatearen bitartez, hurrengo on line prestakuntza antolatu du: “INDARKERIAREN AURREAN HAURRAK ETA NERABEAK BABESTUKO DITUZTEN AISIALDIKO GUNEEN ERAIKUNTZA / CONSTRUCCIÓN DE ENTORNOS DE OCIO QUE PROTEJAN A LA INFANCIA Y ADOLESCENCIA FRENTE A LA VIOLENCIA”.

HELBURUA ETA PUBLIKO HARTZAILEA

Prestakuntzak haurren eta nerabeen ongizatean eta haien aurkako indarkeria mota guztiak desagerrarazten lagundu nahi du, eta helburu nagusi du haurren babesa hobetzea, eta Nafarroan kultura, aisialdi eta denbora libreko jardueretan haur eta nerabeekiko tratu ona sustatzea. Nork har dezake parte?

  • Aisialdiko begiraleek, hezitzaileek eta haurrekin eta gazteekin lan egiten duten erakundeetako arduradunek.
  • Udalei eta gizarte edo kirol-erakundeei lotutako haur eta gazteentzako proiektuen arduradunek.
  • Gai horietan interesa duten eta haur eta gazteekin esku hartzeko praktikan zerikusia duten gazteek.

FORMATUA, METODOLOGIA ETA EPEAK

15 orduko iraupena duen auto gidatutako on line prestakuntza da, doakoa, eta izena emateko epea zabalik egongo da datorren martxoaren 17tik abenduaren 31ra arte.

Hura amaitzean, pertsonak behar bezala gainditu baditu prestakuntza osatzen duten zazpi moduluak, ziurtagiri bat helaraziko zaio.

EDUKIAK

  • Haurraren eskubideak: Haurraren Eskubideen Konbentzioaren 4 ardatzak
  • Indarkeriaren esparru kontzeptuala eta tipologia
  • Haurrekin lan egiten duten profesionalen eta boluntarioen oinarrizko arauesparrua
  • Ingurune seguruak eta tratu onekoak eraikitzea
  • Babesordezkariaren figura
  • Prebentzioa
  • Detekzioa eta erantzunak

IZENA EMATEKO

Prestakuntza honetan izena eman esteka honen bitartez.