Proposamenaren izenburua: Gazteen autoenplegua sustatzeko ikerketa
Laburpena: ikerketa bat egin nahi da metodologia arin ( Desing Thinking), partehartzaile eta kualitatibo batekin autoenplegua sustatzeko. Gazteek besteentzako lan egiteko hautatua egin ohi dute. Ikerketaren xedea gazteek lanarekiko dituzten diskurtsoak eta manerak ikertzea da. Hartutako azken neurriekin gazte askok lan arloko ekintzaile edo autonomo gisa jardutea espero zitekeen, zergatik ez da uste bezainbeste handitu gazte ekintzaileen kopurua? Diskurtso eta teknika partehartzaileak oinarri hartuta, hurbilketa teoriko bat erabiltzen da, baina gehienbat erabiltzen dena hurbilketa enpiriko bat da. Gazteak ekintzaileak ez izatearen zenbait arrazoi nagusi aztertzen dira. Gazteriaren eta administrazioaren arteko estrategia berriak artikulatzeko beharra agertu da eta horiek, parte hartzearen bidez egingo dira.
Helburuak: Iruñerriako gazteek autoenpleguan ia ez aritzeko erabakiaren zergati nagusiak aztertzea eta ulertzea ikerketaren helburu nagusia da – Nafarroako gazteriaren arrazoibidea aztertu eta jarduera planetan lan egiteko lehentasunak finkatu – Autoenplegua sustatu eta ezagutzera eman modu egoki batean eta ekimen zehatzen bidez - Gazteak animatu Iruñerrian ekintzaileak izateko, horrela gazteen talentua ez dadin joan ez Espainiara, ez atzerriko beste leku batzuetara.