Proposamena

Proposamenaren izenburua: Nafarroa E-sports: Infoday kirol elektronikoak. Zer dira? Zergatik ezagutzen hasi behar ditugu dagoeneko?

Laburpena: e-sports izenarekin herritarren artean ezagutzen dena bideo-jokoetako konpetizioak dira eta jokalari, talde, liga, publishers, antolatzaile, broadcasters, babesle eta ikusleen artean egituratzen da. Ez da kirolean lehiatzen, futbolean, saskibaloian ala beste kirol modalitate zehatz batean baizik; kirol elektronikoen kasuan ere, ez da E-sports deitutakoan lehiatzen, League of Legends, FIFA edo Hearthstone modalitatean baizik. https://youtu.be/XN3Vpu_L4 E-sports eta gazteak. Hasieran aisialdi eta harremanetarako modu bat zena, urteekin profesionaltasunaren ezaugarriak hartu ditu eta gazteei aisialdi eta kirol alternatiba bat eskaintzeaz gain lanerako aukerak ere zabaldu ditu orain arte ezezagunak ziren arloetan ( esatariak, entrenatzaileak, coach, publisher, pantaila diseinatzaileak, edukien sortzaileak, kirol psikologoak, lege aholkulariak, publizistak, marketing online…). Bide-joko hauen praktikak onura hauek ditu: kontzentrazio gaitasuna, buru arintasuna, kalkulu lanketa, erreflexuen trebatzea, koordinazio eta gaitasun digitalak handitzea eta abar.

Helburuak: 1) E-sports zer diren jakitera eman eta erabilera egoki baterako hezkuntza egin, beste herrialde batzuetan hartu duten garrantzia ezagutzera eman, gazteen artean nolako gaitasun, jakintza eta eskuduntza digitalak garatzen diren hedatzea eta lanpostu eta lanbide berriak sortzeko duen ahalmena zabaltzea. 2) Elkargune bat izan /”gamers/”-entzat (jokalarientzat) eta horrela, laguntzaileen arteko sare bat osatu. 3) E-sports elkarteetan, klubetan eta abarretan sustatzeko eta laguntzeko prest dauden pertsonen arteko komunitate bat sortzeko lehen pausu bat eman.