Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI), Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (NABI) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin (NOPLOI) batera, kanpaina hau abiarazi du hezkuntza afektibo-sexualaren arloan gazteei arreta emateko baliabide eta zerbitzu publikoen erabilera ezagutarazi eta sustatzeko.
Ezagutzen al dituzu gazteen zalantzak eta kezkak argitzeko dauden baliabide publikoak?
Beste gai batzuen artean, honako hauei buruzko informazioa, aholkularitza eta laguntza konfidentziala:
Metodo antisorgailu seguru eta eraginkorrak.
Larrialdiko kontrazepzio-pilula.
Sexu-transmisiozko infekzioak.
Prebentzio-neurriak eta haien erabilera sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzeko.
Haurdunaldia borondatez etetea.
Harreman afektibo-sexualak (praktika erotikoak, sexu-afektuak, harreman-trebetasunak...).
Sexu-indarkeriak.
San Cristobal etorbidea z/g · Txantrea
cassyr.andraize@navarra.es
848 42 27 61 / 848 42 27 62
• Iruñetik kanpo bizi bazara, zure erreferentziako CASSYRera hurbil zaitezke.
Sexualitateari buruzko atal oso bat du. Bertan, harreman afektibo-sexual seguruei, kontrazepzioari edo sexu-transmisioko gaixotasunei buruzko informazioa aurkituko duzu, besteak beste.
Egin kontsulta hemen modu anonimoan.
¿QUÉ SABES SOBRE ANTICONCEPTIVOS?