Teranga

Terangak wolof/en harrera esan nahi du, eta Itaka Escolapioseko gazteen talde bat da, jatorri geografiko desberdineko gazteentzat. 2021az geroztik, harrera eta topaketa guneak, adiskidetasun sareak eta gune seguru bat sortzeko helburua dugu.

Teranga jatorri desberdinetako gazteek osatzen dute, 18 urtetik gorakoek, eta taldean parte hartzen dute kultura-trukea eta elkarrekiko ikaskuntza sustatzen dituen espazio bat sortzeko. Horrek parte-hartzaile guztien esperientzia aberasten du.

Hamabostean behingo jarduerak espazio seguruak eta konfiantzazkoak sortzearen barruan kokatzen dira beti, norberaren ezagutza, ingurunearen eta munduaren errealitatearen ezagutza, eta pertsona bakoitzaren errealitatetik abiatuta, gizarte-aldaketarako eragile nola bihur gaitezkeen ikustea.
Gaur egun, 25 gaztek osatzen dute taldea, eta bizikidetzarako eta integraziorako guneak sortu nahi dituzten pertsona guztiei irekita dago.