1. Aurreinskripzioa
Apirilaren 3tik 17ra, bakarrik on line, ondoko estekan:
PREINSKRIPZIOA EGITEAN EZ DA PLAZA AUKERATZEN.
Hauek gehitu beharko dira:
Apirilaren 18an, 10:00etan
Zozketaren emaitzak emanen du plazak hautatzeko ordena eta inskribaturiko pertsona bakoitzak mezu bat hartuko du bere inskripzioa on line gauzatzeko data eta ordua jakinaraziko dizkiona.
Apirilaren 23an hasiko da, aurreinskripzioa egin duten gazteendako.
Plaza hautatzean zehaztuko dira inskripzioa burutzeko egin beharreko urratsak (ordaintzeko era…)
Aurreinskripzioa egindakoek lehentasuna izanen dute erreserbarako epe horretan, baina hura iraganik, apirilaren 30etik maiatzaren 24ra aitzina libreki edozein gazte naparra inskribatzeko epea izango da, plazak agortu arte.
Ordaintzeko era:
4. puntuan azaldutako epea bukatuta, inskripzioa egiteko beste bat (sarbide irekia) hasiko da bai Autonomia Erkidegoetan eta Nafarroan bai atzerrian gelditutako plaza libreetarako.
Bigarren aukera atzerriko plazetarako: maiatzaren 23tik 25era.
Bigarren aukera autonomia erkidegoetako plazetarako: ekainaren 4tik aitzina.
Estatuko Auzolandegietako plaza libreak kontsultatzeko jarraitu honako urrats hauek:
Inskripzioa egiteak ez dizu plaza ziurtatzen. Izan ere, fase honetan plaza bakoitza ez dagokio Erkidego zehatz bati. Libre dauden plazak Autonomia Erkidego guztietan aukeratu daitezke ekainaren 4a arte. Egun horretatik aurrera zurekin harremanetan jarriko gara zure inskripzioa egin daitekeen esateko.
Zurekin harremanetan jarriko gara jarraitzeko pausoak egiaztatzeko.
KONTAKTUA:
Kasuan kasuko erakundeek zehazten dituzten tokietan hartuko da ostatu, besteak beste, aterpetxeetan, gazte edo turismo kanpalekuetan, egoitzetan, etab., baita bestelako instalazioetan ere, jarduerak iraun bitartean horretarako egokituak daudenetan.
Jardueren deskribapenean parte-hartze kuotak zehaztuko dira, ostatua, mantenu osoa eta jarduera osagarriak barne hartuz. Ez da barne hartuko destinoko tokira iristeko bidaia.
Beste herrialde batzuetan egindako auzolandegien kasuan kuotak ez du bisaturik, txertorik edo istripu asegururik barne hartzen (PARTE-HARTZAILEAK DERRIGORREZ CONTRATATU BEHAR DITUENA).
NAFARROAK PLAZA BAKARRA ESKAINTZEN DU ATZERRIKO AUZOLANDEGI BAKOITZEAN:
Plaza esleituko da auzolandegiaren ardura duen elkarteak berrespen gutuna igortzen duenean.
Atzerriko auzolandegian eskaintzen ditugun plazek Nazioarte Boluntariotza Erakundeen Aliantzako kide diren elkarteen arteko trukean dute jatorria. Aliantza horretako kide da INJUVE, autonomia erkidego eta hirien izenean.
Zenbait kasutan, auzolandegiko baldintzak deserosotasun maila bat izan dezakete, ostatua etxeetan, kanpalekuetan edo bestelako instalazioetan delako.
Gerta daiteke auzolandegia hiritik urrun egotea edo bestelako kultura bat duten herrietan egitea eta, horren ondorioz, gure jatorrizko herrialdeetakotik bestelako laneko baldintza, ordutegi edo giroetara egokitu behar izatea. Zure erantzukizuna da ebaluatzea zein den egokitzeko duzun gaitasuna, baldintzak eta balizko desberdintasun kulturalak onartuz eta errespetatuz.
Auzolandegi batean parte hartzeak ez du barne hartzen proiektua garatuko den tokirako joan-etorriko garraioa, bisaturik, txertorik edo istripu asegururik (PARTE-HARTZAILEAK DERRIGORREZ CONTRATATU BEHAR DITUENA).
Auzolandegian eginen da aparteko kuotaren ordainketa.