Tramitazioa / Epeak / Izen-emateak

1. Aurreinskripzioa

Apirilaren 3tik 15ra, bakarrik on line, web-orrialde honetan:

PREINSKRIPZIOA EGITEAN EZ DA PLAZA AUKERATZEN.

Hauek gehitu beharko dira:

  • NANa (Nafarroatik Kanpo jaiotako pertsonek Nafarroako errolda-ziurtagiria aurkeztu behar dute)
  • Osasun txartela
  • Adingabeentzat, arduradunaren baimena.

 

2. Zozketa

Apirilaren 17an, 12:00etan Zozketaren emaitzak emanen du plazak hautatzeko ordena eta inskribaturiko pertsona bakoitzak mezu bat hartuko du bere inskripzioa on line gauzatzeko data eta ordua jakinaraziko dizkiona. Zozketaren emaitzak web-orrialde honetan argitaratuko dira.

 

3. Plazen hautapena

Apirilaren 23an hasiko da, aurreinskripzioa egin duten gazteendako.
Plaza hautatzean zehaztuko dira inskripzioa burutzeko egin beharreko urratsak (ordaintzeko era…)

Hurrengo estekan hasierako plazen zerrenda deskarga dezakezu:

4. Libre gelditutako plazen hautapena

Aurreinskripzioa egindakoek lehentasuna izanen dute erreserbarako epe horretan, baina hura iraganik, apirilaren 30etik maiatzaren 27ra 12:00 arte aitzina libreki edozein gazte naparra inskribatzeko epea izango da, plazak agortu arte.

Hurrengo botoian sakatu izen emateko edo plaza libreak kontsultatzeko.

Ordaintzeko era:

  • Plazak, Nafarroan eta Autonomia Erkidegoetan
    Plazak eskatzen du kopuru bat sartzea, eta horren frogagiri irakurgarria aurkeztu beharko duzu 24 orduko epean, plaza berresteko; bestela, automatikoki aske geratuko da.
  • Plazak atzerrian:
    Gazteria Zuzendariordetzagatik pasatzeak eskatzen dizugu izen-ematea zehazteko 24 orduko epean.
    Bestela, automatikoki aske geratuko da.

    Yanguas y Miranda kalea, 27 - beheko solairua. 31003 Iruñea.
    Telefonoa: 848 42 39 00
    Ordutegia: 8:00-etatik 14:00-etara

5. Bigarren aukera

4. puntuan azaldutako epea bukatuta, inskripzioa egiteko beste bat (sarbide irekia) hasiko da bai Autonomia Erkidegoetan eta Nafarroan bai atzerrian gelditutako plaza libreetarako.

Bigarren aukera atzerriko plazetarako: maiatzaren 23tik 27era. (epea itxita)

Atzerriko Auzolandegietako plaza libreak kontsultatzeko jarraitu honako urrats hauek:

  • Aztertu plaza libreak esteka honetan. Bilatu nahi duzun auzolandegiaren kodea eta aurkitu hemen herrialdearen pdf-aren informazioa.
  • Zure eskaera bidaltzeko sakatu Izena Eman botoia eta zure lehentasuna adierazi

Bigarren aukera autonomia erkidegoetako plazetarako: maiatzaren 29tik aitzina. (epea irekia)

Estatuko Auzolandegietako plaza libreak kontsultatzeko jarraitu honako urrats hauek:

  • Aztertu plaza libreak, datak eta lekuak esteka honetan.
  • Zure eskaera bidaltzeko sakatu Izena Eman botoia.

Inskripzioa egiteak ez dizu plaza ziurtatzen. Izan ere, fase honetan plaza bakoitza ez dagokio Erkidego zehatz bati. Libre dauden plazak Autonomia Erkidego guztietan aukeratu daitezke. Egun horretatik aurrera zurekin harremanetan jarriko gara behin betiko inskripzioa egin daitekeen esateko.

Zurekin harremanetan jarriko gara jarraitzeko pausoak egiaztatzeko.

KONTAKTUA:

 

BOLUNTARIOTZA JARDUEREN EZAUGARRIAK

Kasuan kasuko erakundeek zehazten dituzten tokietan hartuko da ostatu, besteak beste, aterpetxeetan, gazte edo turismo kanpalekuetan, egoitzetan, etab., baita bestelako instalazioetan ere, jarduerak iraun bitartean horretarako egokituak daudenetan.

Jardueren deskribapenean parte-hartze kuotak zehaztuko dira, ostatua, mantenu osoa eta jarduera osagarriak barne hartuz. Ez da barne hartuko destinoko tokira iristeko bidaia.

Beste herrialde batzuetan egindako auzolandegien kasuan kuotak ez du bisaturik, txertorik edo istripu asegururik barne hartzen (PARTE-HARTZAILEAK DERRIGORREZ CONTRATATU BEHAR DITUENA).

 

NAZIOARTEKO AUZOLANDEGIETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzua (NBZ)

NAFARROAK PLAZA BAKARRA ESKAINTZEN DU ATZERRIKO AUZOLANDEGI BAKOITZEAN.

Plaza esleituko da auzolandegiaren ardura duen elkarteak berrespen gutuna igortzen duenean.

EZINBESTEKOA: NAZIOARTEKO BOLUNTARIOENDAKO AUZOLANDEGI BALDINTZEI buruzko informazio osoa irakurri hurrengo loturan.

Atzerriko auzolandegian eskaintzen ditugun plazek Nazioarte Boluntariotza Erakundeen Aliantzako kide diren elkarteen arteko trukean dute jatorria. Aliantza horretako kide da INJUVE, autonomia erkidego eta hirien izenean.

Auzolandegi batean parte hartzeak ez du barne hartzen proiektua garatuko den tokirako joan-etorriko garraioa, bisaturik, txertorik edo istripu asegururik (PARTE-HARTZAILEAK DERRIGORREZ CONTRATATU BEHAR DITUENA).

Auzolandegian eginen da aparteko kuotaren ordainketa.