|
LEKUA |
Urbasa - Andia Parke Naturala |
|
|
MODALITATEA |
Ingurumena |
|
|
HELBURUA |
Natur ingurune baten mantentze-lanak |
|
|
DATAK |
Abuztuaren 1tik 15era |
|
|
ADINA |
15 -17 urte |
|
|
LEKUAK |
24 txanda bakoitzean |
|
|
ESPARRUA |
Estatu mailakoa |
|
|
HIZKUNTZA |
Gaztelania |
Urbasa-Andia parke naturala Nafarroako Foru Komunitateko naturagune babestu bat da, eta Lizarrerriaren iparraldean dago kokatuta.
Parkea 835 eta 1.492 metro arteko altueran dago, eta 21.408 ha ditu. Barnean hartzen ditu Urbasa mendilerroa (11.500 ha), Andia mendilerroa (4.700 ha), el Ameskoako Mugarrietako mendiak (5.190 ha) eta Urederraren Sorburuaren Natura Erreserba (119 ha)
Parkeko lurretan, monumentu megalitikoak aurkitu dira, hots, trikuharriak, tumuluak eta menhirrak.

Argibide gehiago hemen: https://bit.ly/3sTmfJD
Auzolandegian parte hartzen duten gazteen egitekoak hauek izanen dira: Urbasako mendibideen sarea seinaleztatzea eta mantentze-lanak egitea, mendiaren banaketa dasokratikoaren seinaleztapena ikuskatzea, txabolen zenbakitzea berritzea, monumentu megalitikoen eta natura-monumentuen seinaleztapena hobetzea eta sutegien mantentze-lan txikiak.
Lan-ordutegia: 09:00etatik 14:00etara artekoa izanen da.
JARDUERA OSAGARRIAK ETA AISIALDIKO JARDUERAK
Kokapena:
URBASA-ANDIA Parke Naturala kudeaketa publikoko eremu babestua da, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa. 21.000 hektareako azalera ditu. Parke Natural deklaratu zuten 1997an eta Natura 2000 Sarean dago.
Mota askotako balioak ditu: balio biologikoak, ekologikoak eta geologikoak, baita paisaiaren balioak eta balio etnologikoak ere.
Pagadiez betetako goi-lautada da, 900 metroko altueran dagoena.
Barrera geografikoa osatzen du bi eremu bioklimatiko nagusiren artean: Atlantikoa, iparraldean, eta mediterraneoa, hegoaldean.
Informazio gehiagorako sartu esteka honetan: https://bit.ly/3sTmfJD
Kokapena Google Earth-en: 42º 51’ 37” N / 2º 10’ 42” O
Iruñeko autobus geltokiko kafetegia (Yanguas y Miranda kalea 2, Iruñea [31003])
Eguna: abuztuaren 1a, 18:00etan Antolatzaileek autobus bat jarriko die parte-hartzaileei Eulatera joateko, bertan baita ostatua.
Adierazitako orduan ezin duenak Nafarroako Gazteriaren Institutuari jakinarazi beharko dio.
Abuztuaren 15ean amaituko da auzolandegia. Goizeko 10:00etan, gosaldu eta guztia txukun utzi ondoren, Iruñeko autobus geltokira autobusez eramanen dituzte parte-hartzaileak.
Gazte bakoitzak bere norbanakoaren osasun txartela ekarri beharko du auzolandegira.
"Eulate" Gazte Aterpea: reservas@albergueeulate.com