Tokia: Zarautz (Gipuzkoa)
Noiz: 2023eko abuztuaren 1etik 7 era
Adina: 14 -17 urte
Plazak: 18 plaza nafarrentzat
Esparrua: Gipuzkoa eta Nafarroa
Hizkuntza: Euskara
LEKUA
Zarauzko Igerain aterpetxea Zarautz-Azpeitia errepidearen ondoan dago, hirigunetik eta hondartzatik 150 metrora. Aterpetxeak 136 plaza ditu, 4 solairutan banatuta, 2, 4, 5 eta 23 oheko logeletan.
Aterpetxeak erabiltzaile bakoitzari norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio. Jangela du, telebista-gela (DVDarekin eta bideoarekin), ekitaldi-areto handia, liburutegia, ikasi eta lan egiteko gelak, gimnasioa eta garbitegia.
Era berean, jolasteko gune zabala du, zuhaitzez inguratua, eta bertatik errekatxo bat pasatzen da.
Ezgaituentzat egokituta dago.
Helbidea:
Igerain
San Ignacio kalea 25
20800 Zarautz
JARDUERAK
- Surf ekintzak
- Txangoak
- Jolas jarduerak
- Animazio ekintzak
- Gau-belak
.jpg)
AGIRIAK
- NANa
- Osasun Txartela
- 18 urtetik beherakoentzako baimena
- Osasun ziurtagiri nahitaezkoa, dieta bereziak edo gaixotasunak izanez gero (jarduerara eramatez gain, posta elektronikoaz bidali camposdetrabajo@navarra.es helbidera hilabete bat eta erdi ekintza hasi aurretik)
ERAMAN BEHARREKO MATERIALA
- Arropa
- Oinetako egokiak (Kirol-oinetakoak).
- Arropa erosoa eta berokia (galtza motzak, kamisetak, txandala, sudadera edo jertsea, zira).
- Igerilekuko bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, txankleta itxiak.
- Komuneko eskuoihala, muda, pijama eta nezeserra
- Ekipamendua
- Lo zakua, burkoa eta motxila txikia
- Urontzia eta linterna
TOPAGUNEA
Parte-hartzailearen kontura da. Abuztuaren 1ean, aterpetxean egongo dira, goizeko 10:00etan.
AUZOLANDEGIAREN AMAIERA
Abuztuaren 7an, bazkaldu ondoren ateratzen da aterpetxetik, 16:00etan.
TELEFONO ZENBAKIAK ETA KONTAKTU@
Jaiegun eta igandeetan: Tel: 112 (SOS Nafarroa, esan Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin jartzeko).
ZENBATEKOA
Zenbatekoa:
- Tarifa arrunta: 200 euro
- Tarifa murriztua: 160 euro - Gazte-txartelaren edo familia ugariaren txartelaren erabiltzailea (erantsi txartela fitxategi bakar batean ordaintzearekin batera).
Diru itzulpena: Nafarroako Komunitateak itzulpenak onartuko ditu bakarrik antolatzen duen entitateak jardueraren suspentsioa egiten duenean
Izena eman