Zure datuak eguneratu

Nafarroako Gazteriaren Institutuak datu base bat sortu du, gazte guztiei berriak jakinarazteko.

Oraindik inskribaturik ez bazaude, orain eman dezakezu izena. Besteak beste, abantaila hauek izanen dituzu:

  • Datu pertsonalak ikusteko aukera, horiek kontsultatzeko edo eguneratzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutura joan edo deitu beharrik gabe.
  • Nahi duzun aldiro, gai interesgarriei buruzko informazioa jasotzea, Nafarroako Gazteriaren Institutuak bidalia.
  • Bizkortasuna, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin egiten dituzun kudeaketetan.
  • Segurtasuna, datu pertsonalak ikustean (ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo IFZ/PINa).

Kudeaketen tramitazioak hainbat erraztasun eskaintzen ditu, esaterako Nafarroako Gazteriaren Institutuak eskaintzen dituen ikastaro nahiz zerbitzuetan izena ematea, NAN elektronikoaren edo IFZ/PINaren sarbideari esker.

Datu basera sartzeko, NAN elektronikoa edo sinadura digitala erabili beharko duzu. Halakorik ez baduzu, hemen ikus dezakezu nola lortu. IFZ/PINa erabiliz ere sar zaitezke, errenta aitorpenean Ogasunak ematen duen PINaren bidez. Oraindik errenta aitorpenik egin ez baduzu ere, Ogasunean eska dezakezu.

 



Bilatzailea