MUGA GOTORTUA NAFARROAKO PIRINIOETAN (Euroeskualdea)

AKITANIA-BERRIA EUSKADI NAFARROA

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde berriko 14-17 urteko adingabeei zuzendutako boluntariotza-esparru bat antolatu du. Adin-eskakizunerako, zelaia egin zen eguna hartuko da erreferentziatzat, hau da, uztailaren 31n 14 urte beteta izatea eta abuztuaren 15a baino lehen 18 urte bete gabe izatea.

Jarduerak 25 plaza izango ditu, hurrengo moduan banatuta:

  • 9 plaza Euskadiko parte-hartzaileentzat
  • 9 plaza Akitania Berriko parte-hartzaileentzat
  • 7 plaza Nafarroako parte-hartzaileentzat

Inskripzioa eskaera-hurrenkeraren arabera egingo da. Izena emateko epea: 2022ko ekainaren 15a.

Plataforma informatikoan erantsi beharreko dokumentazioa:

  • NANa
  • Osasun txartela
  • Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena
  • Ordainagiria: INSKRIPZIOA EGIN ETA 24 ORDUKO EPEAN ERANTSI PLATAFORMAN, KUOTA-MURRIZKETAREN EGIAZTAGIRIAREKIN BATERA (FITXATEGI BAKARREAN).

Euroeskualdeko programa pilotua da. Parte hartu ahal izateko baldintzetako bat eremu horretan hitz egiten diren hiru hizkuntzetatik bi menderatzea da: gaztelania, euskara eta frantsesa (adierazi beharko dira hitz egiten diren hizkuntzak inzkripzio inprimakiaren ‘Oharrak’ atalean).

Partaidetza-kuota: 120 €. Ez da barne hartuko destinoko tokira iristeko bidaia.

Egin beharreko lanaren helburua 1940ko hamarkadan Nafarroako Pirinioetan garatutako frankismoaren erresistentzia-zentro bateko bunker batzuk berreskuratzea da.